Joan eduki nagusira

Javier Sanz Irisarri Azkoienen bizi da (Nafarroa), eta notarik altuenarekin sartu da irailetik aurrera Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) graduko lehen ikasmaila egiteko matrikulatu diren ikasle guztien artetik. 

zoom Javier Sanz Irisarri

Javier Sanz Irisarri ikaslea NUPeko lehenbiziko egunean

18 urteko gazteak 13,817 puntuko kalifikazioa lortu du, eta 14 da ateratzen ahal den notarik altuena. Kalifikazio hori Batxilergoko noten eta Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioan (USE) ateratakoaren batez besteko nota da. Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako Gradu Bikoitzaren Nazioarteko Programa eginen du NUPeko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. 

Giza eta Gizarte Zientziak Ribera del Arga BHIn

Javier Sanz Irisarrik Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoa egin zuen Ribera del Arga BHIn (Azkoien), G ereduan (gaztelaniaz). Zikloa osatzen duten bi ikasmailetan 9,82ko batez besteko nota atera zuen. USEan, berriz, 9,86ko batez besteko nota lortu zuen. Nahitaezko fasean 10eko nota erdietsi zuen bai Espainiaren Historian, bai Ingelesean eta bai Gizarte Zientzietan Aplikaturiko Matematika II irakasgaian, eta 9,75ekoa Gaztelania eta Literatura irakasgaian. Borondatezko fasean, berriz, 9,75eko nota lortu zuen Enpresaren Ekonomian. Batxilergoko nota eta USEko nahitaezko eta borondatezko faseetako notak batu eta ponderazioak egin eta gero, 13,817ko azken kalifikazioa erdietsi zuen.

Gazte hau gaur etorri da, irailaren 1ean, beste 2.000 ikasle bezala, NUPek ongietorria emateko antolatzen duen egunera. Bihar, irailaren 2an, asteazkena, eskolak hartzen hasiko da, graduko beste ikasleekin batera, orduantxe hasiko baita ikasturtea.