Joan eduki nagusira

Zuberoa Glaría Ansó eta Nerea Larraburu Burgui Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako 3. ikasmailako ikasleek irabazi dute “Familia Enpresaren Kudeaketa” titulu berekiko berekiko ika sketa amaierako lan onenari Rural Kutxak emandako I. saria. Nabarmendutako merezimenduen artean, honako hau aipatzen du epaimahaiak: “Aztertutako gaiaren gaurkotasuna, haren proiekzio praktikoa eta iturriak erabiltzeko zorroztasuna”.

zoom irabazleak

Zuberoa Glaría (ezk.) eta Nerea Larraburu, lehen sariaren irabazleak

Bigarren tokian sailkatu dira Ainara Esteves Imaz eta Sonia Díez Trinidad lan honi esker: “Dosier práctico de ADR aplicado al conflicto empresarial”; eta Sara Aldave Leozek jaso du hirugarren saria lan honi esker: “Modelo de los tres círculos: tipos de personas en la empresa familiar y relevancia para la gestión”. Sariak emateko ekitaldia atzeratu egin da, COVID-19ak sortutako egoeragatik, eta, seguru asko, irailean izango da.

Titulu bereki hori zeharkako prestakuntza da, eta familia enpresen berezitasunetan espezializatuta dago. Honako hau da haren helburua: ikasleen prestakuntza osatzea gisa horretako enpresak zuzentzeko eta kudeatzeko gaitasun espezifikoak garatzen lagunduko dion prestakuntza diferentziatu bat eskainiz.

Lan irabazleak 300 euro jasoko ditu, eta familia-enpresak gero eta lehiakorragoa den mundu globalizatuan nazioartekotzearen garrantziari buruzkoa da. Egileek azaltzen dutenez, nazioartekotzea erabakitzen duten enpresek lehia-abantaila lortzen dute merkatuen dibertsifikazioari, kostuen murrizketari eta hornitzaile berrien agerpenari esker, baldin eta modu egokian egiten bada.

Haien esperientzia ezagutzeko, Zuberoa Glaría eta Nerea Larraburu harremanetan jarri ziren nazioartekotzearen aldeko apustua egin zuten familia-enpresekin. Horretaz gainera, nazioartekotzeari esker munduan oso ezagunak diren familia-enpresa batzuei buruzko lekukotasunak bilatu zituzten zenbait iturritan. “Hala, abantailak eta eragozpenak eta nazioartekotze motak ezagutu genituen, bai eta enpresa motaren araberako ikuspegi diferenteak konparatu ere”, esaten dute.

zoom bigarren tokian sailkatuak

Ainara Esteves (ezk.) eta Sonia Díez, bigarren tokian sailkatuak

Bestalde, Ainara Esteves eta Sonia Díez EAZko 4. ikasmailako ikasleek 200 euro jasoko dituzte bigarren tokian sailkatzeagatik. Honako hau da beren lanaren izenburua: “Dosier práctico de ADR aplicado al conflicto empresarial”. Familia gatazkak konpontzeko dauden aukeren azterketari buruzkoa da.

Zehazki, bitartekaritza prozesuaren bidezko gatazken konponbidea du aztergai azaltzen den kasuak. Dossierrak “La Ciudadela” fikziozko enpresa aztertzen du, eta egiaztatzen da prozesu horren bitartez gatazka adiskidantzazko bideen bidez konpontzen ahal dela.

zoom hirugarren saria

Sara Aldave Leozek hirugarren saria lortu du

Azkenik, Sara Aldave Leoz, EAZko 3. ikasmailako ikasleak 100 euro jasoko ditu lan honengatik: “Modelo de los tres círculos: tipos de personas en la empresa familiar y relevancia para la gestión”. Familia-enpresa ororen helburua denboran irautea dela kontuan hartuta, enpresaren zuzendaritza eta balioak belaunaldiz belaunaldi transmititzeaz gain, egileak hiru zirkuluen ereduan jartzen du arreta. “Familiaren sistemak, enpresa, jabetza eta haien arteko elkarreraginak nola gainjartzen diren azaltzen saiatzen da aipatu eredua. Familia eta enpresa bakoitza diferenteak dira, baina badituzte alderdi komun batzuk”.

Sara Aldavek enpresa horien erronka nagusiak, gobernu-organoak, familia protokoloa, gatazkak, ondorengotza eta giza baliabideen kudeaketa aztertu ditu. “Egitura sendo batekin eta plangintza on batekin, ondo bateratu ahal izango dituzte desberdintasunak, enpresak belaunaldiz belaunaldi iraun dezan”, adierazi du. Bere lanean tamaina desberdineko lau familia enpresaren antolaketa ere aztertu du (handia, ertaina, txikia eta mikroenpresa).

Epaimahaiaren osaera

Honako hauek osatu dute Rural Kutxaren I. Saria emateaz arduratu den epaimahaia: Francisco Esparza Unsain, Nafarroako Familia Enpresaren Garapenerako Elkartea (ADEFAN); Beatriz Rodríguez Sanz de Galdeano, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle titularra eta NUPeko Familia Enpresaren Katedraren zuzendaria; Lucía Garcés Galdeano, Enpresen Kudeaketa Saileko irakaslea eta Familia Enpresaren Kudeaketa titulu berekiaren zuzendaria; Martín Larraza Kintana, Enpresen Kudeaketa Saileko katedraduna eta Ekonomiako, Plangintzako eta Estrategiako errektoreordea; eta Ricardo Goñi Leranoz, Rural Kutxako Harreman Instituzionalen zuzendaria.