Adriana Peche (Irabia-Izaga ikastetxea) eta Paula Zapatero (Santo Tomás-Dominicas ikastetxea) izan dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko “Emakume zientzialaria izan nahi dut” eskola-lanen lehiaketaren irabazleak Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloetako eta hirugarren zikloko kategorietan, hurrenez hurren. Lehen sarituak “Yo quiero ser científica” izeneko bideoa aurkeztu zuen, eta bigarrenak, berriz, “La pirámide de Rubik de Marie Curie”.
Sarien epaimahaiak nabarmendu du lanak kalitate handikoak eta askotarikoak izan direla, eta, ondorioz, accesit batzuk zenbait ikaslek partekatu dituzte. Hala, lehen eta bigarren zikloetako kategorian bi accesit eman dira. Lehena bi lanek partekatu dute: “Mujeres científicas” bideoa (Clara Marsellá Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko ikasleak aurkeztutakoa) eta “La llegada a la Luna” idazlan, marrazki eta bideoa (Alejandro Corvo Santa Teresa ikastetxeko ikasleak aurkeztutakoa). Bigarren accesita bi lanentzat izan da: “Margarita Salas y su vecino” ipuina (Inazio Fernández Cardenal Ilundáin ikastetxe publikoko ikaslearena) eta “Nik zientzialaria izan nahi dut” aurkezpena (Aroa Sánchez Patxi Larrainzar ikastetxe publikoko ikaslearena).
Paula Zapatero Santo Tomás-Dominicas ikastetxeko ikaslearen “La pirámide de Rubik de Marie Curie” lanaren irudia
Bestalde, honako hauek jaso dituzte accesitak hirugarren zikloko kategorian: lehena, “Los insectos de mi jardín”, Sara Roldánek aurkeztutakoa (Santo Tomás ikastetxea), eta bigarrena, “Yo hoy pongo mi pieza, yo también soy científica”, Leyre Lumbreras, Noelia Romero eta Santa Diana Briciu ikasleekk aurkeztutakoa (Santa Luisa de Marillac ikastetxea). Ebazpena osorik kontsultatzen ahal da Unibertsitatearen webgunean, eta lan irabazleak “Yo quiero ser científica” antzezlanaren webgunean ikusten ahal dira.
Sariak: tabletak, promozio-materiala, liburuak eta prestakuntza
Modalitateetako bakoitzean bi sari-kategoria daude: lehen saria (tableta elektroniko bat) eta accesitak (NUPeko promozio-materiala). Gainera, irabazleen ikastetxeek liburu sail bana jasoko dute, eta bai lehen sariaren bai accesiten irabazleen ikasgela osoek aukera izanen dute sari-banaketaren egunean NUPen zientziari buruzko jardunaldi batez gozatzeko.
Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra eta Ikerketako Errektoreordetza arduratu ziren “Emakume zientzialaria izan nahi dut” eskola-lehiaketa antolatzeaz eta deialdia egiteaz, hurrenez hurren, Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzaren laguntzarekin.