Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa (USE) Foru Komunitatean antolatzen dituenak, osasun-protokolo bat egin du, Osasun Ministerioaren eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren jarraibideetan oinarritua, egoitza guztietan azterketak COVID-19 birusaren aurkako prebentziozko neurriak betez egingo direla bermatzeko. Besteak beste, neurri hauek hartu behar dira: probetan parte hartzen duten guztiek maskara jarrita izan behar dute (ikasleek baimena izango dute azterketa garaian kentzeko), pertsonen arteko bi metroko distantzia gorde behar da, sartzeko orduak mailakatuko dira aglomeraziorik ez izateko, eta eskuak maiz garbitu behar dituzte. Protokoloa osoa Unibertsitatearen webgunean dago ikusgai.

zoom USE

USEko ikasleak, artxiboko irudi batean.

Dokumentuan jasotzen diren neurriak ikasleari eta probetara joaten diren gainerakoei (zaintzaileei, epaimahaiko kideei eta zuzentzaileei) babesa emateko dira. Bakoitzak bere burua babesteko neurriak ematen dira eta adierazten da gelak, espazio komunak eta komunak garbitu, aireztatu eta desinfektatu egingo direla. Pertsonen artean behar den espazioa bermatzeko segurtasun distantzia ezarri behar izan denez, nabarmen murriztu da azterketak egiteko postuen kopurua, eta ikastegien kasuan % 25era iritsi da Iruñeko eta Tuterako NUPen egoitzetan.

Bestalde, ikasleak eta langile arduradunek bakarrik izango dute baimena probak egiteko lekuetara sartzeko. Baimen hori ere izango dute laguntza behar duten ikasleen laguntzaileek. Horrez gain, eraikinetako eta geletako sarreretan gel hidroalkoholikoa edukiko dute, eskuak sarreran eta irteeran desinfektatzeko.

Sarbidea, irteerak, maskaren eta materialaren erabilera azterketa garaian

Ikastetxeen bidez eta proba egin baino lehen, aurretik jakinaraziko zaie ikasleei zein gelatan egin behar duten azterketa, zein atetik sartu behar duten eraikinera eta noiz sartu behar duten. Esan bezala, sartzeko orduak mailakatuko dira eta probak antolatzen dituzten langileen jarraibideei jarraitu beharko zaie. Eraikinera sartzeko itxaron behar izanez gero, denak ilaran eta bi metroko distantzia gordez jarriko dira. Karteletako jarraibideak betez joan behar dute ikasleek proba egiteko tokietara edo langileek egoitza bakoitzean ematen dizkietenak betez.

Protokoloan ezartzen den bezala, ariketa egiteko izendatutako mahaian esertzen denean eta identifikatu ondoren, baimena izango du maskara kentzeko. Kontsultaren bat egin nahi badu, ordea, maskara jarri beharko du eta berriz ere gelatik ateratzen denean. Proba egitera gauza gutxirekin joatea gomendatzen da, eta betiere aulkiaren azpian jarri beharko dira.

Proba bukatutakoan, ikasleek azterketa mahai gainean utziko dute, eta maskara jarrita aterako dira gelatik, modu ordenatuan eta distantzia gordez. Ez

da zilegi eraikinaren barnean egotea eta ezarritako ibilbideei jarraituz atera beharko da egoitzatik. Komunera bakarka sartu behar da, eta pertsonen arteko distantzia gordez