Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Ingeniaritza Departamentuko irakasle José Sancho Rodríguez jaunak esterilizazio-makina bat garatu du, arrakastaz osasun-inguruneetan segurtasunez erabiltzeko, "Inguruneak eta tresnak esterilizatzea uhin-luzera oso baxuko argi ultramoreen bidez" proiektuaren esparruan. Premios Innovación y Emprendimiento contra el Covid-19aren kontrako Berrikuntzarako eta Ekintzailetzarako lau Sarietako bat da (Nafarroako Gobernuak ematen ditu MEDTECH ekimenaren barrenean. Irakasleak martxoaren erdialdetik dihardu proiektuan, eta koronavirusaren transmisioa ahalik eta txikiena izatea du helburu. 

zoom Esterilizazio makinaren irudia

Esterilizazio makinaren irudia

Denbora tarte honetan, “sistemaren diseinu osoa egin da, makina kontrolatzeko softwarea garatu da ahalik eta eskakizun gehien dituzten ingurune medikoetan erabili ahal izateko, eta beharrezko materialak lortu dira. Material horietako batzuk munduko hainbat txokotatik ekarri behar izan dira, eta hori ez da erraza izan, baina lorttu dugu lehenbiziko makina osatzea”, azaldu du irakasleak. “Erronkarik handiena ultramore-ekipoaren erabilera eta ekintza-eremuan sar daitezkeen pertsonen segurtasun handiena bateragarri egitea izan da, bai eta bermatzea esterilizazioa eskatutako parametroen barrenean amaitzen dela”, zehaztu du. 

Proiektua garatu den bitartean, Nafarroako Boreas eta CENASA enpresen laguntza izan du, aipatu enpresek ezagutza baitute ingeniaritza aurreratuan eta osagaien fabrikazioan. “Nafarroako Osasun Zerbitzuak berehala aztertuko du makina anbulantzietan eta birusik gabe mantendu nahi diren hainbat instalaziotan erabiltzeko”, azaldu du irakasleak. 

Makinaren lehenbiziko bertsioaren ezaugarriak: lastertasuna eta segurtasuna 

Sistema gauza da, lehenbiziko bertsio honetan, anbulantzia bat 3 minutuan desinfektatzeko, 25 m2-ko gela bat hamabost minutuan, 50 m2-ko gela bat 28 minutuan, eta 100 m2-ko bat 58an. Bien bitartean, ikerketa-taldeak makinaren bertsio berriak lantzen jarraitzen du, ezaugarri bereziak eransteko: mugimendu adimendunaren hornidura, edo potentzia handiagoko bertsio berriak ingurune zorrotzagoetarako, denbora askoz laburragoetan esterilizazio eraginkorra lortzeko. 

“Uhin luzera txikiko argi ultramoreen bidezko bestelako esterilizazio makina batzuekiko bereizgarri nagusia bere segurtasuna du”, azaldu du José Sanchok. “Izpi ultramore motzak oso kaltegarriak dira osasunerako, eta, beraz, makinak bere ekintza-eremuan sar daitekeen edozein pertsonaren babesa ziurtatzen du, hura martxan jartzeko unean nahi den esterilizazio-bermea arriskuan jarri gabe”. “Horrez gain, ozonoa sortzen duten uhin-luzerak iragazten dituzten materialak erabiltzen ditu, elementu hori oso kaltegarria baita gizakien osasunerako eta ingurumenerako.”, azaldu du NUPeko irakasleak.