Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria Ingeniaritza Masterreko eta Energia Berriztagarriak: Sorkuntza Elektrikoa Masterreko lehen mailako 60 ikaslek hartu dute parte “Erronka Berriztagarrian”. Edizio honetan, Arrosadiko Campusa Smart Campus bihurtzeko proposamena diseinatu zen. COVID-19 birusak eragindako konfinamenduaren ondorioz, proiektuak defendatzeko ekitaldi publikoaren ordez, bideo-aurkezpenak egin ziren parte hartu zuten 7 taldeetako bakoitzaren proiektuekin. 

“Erronka Berriztagarrian”, taldeek, ingeniaritza-enpresa bat balira bezala, Smart Campus proposamen zehatza, erakargarria, teknikoki eta ekonomikoki bideragarria, kalitate handikoa eta munduko hiri eta campus aurreratuenekin bat datorrena diseinatu behar zuten. 

zoom Ikasleak eta antolatzaileak Sario eraikinean, “Erronka Berriztagarria” hasi baino lehen

Ikasleak eta antolatzaileak Sario eraikinean, “Erronka Berriztagarria” hasi baino lehen

Joan den ostegunean jakinarazi zuten epaimahaiaren erabakia. Epaimahaia Energia Berriztagarrien Katedrako zuzendaritza taldeak eta erakunde bakoitzeko ordezkari batek osatu zuten: Acciona Energía, Nordex-Acciona Windpower, Ingeteam Power Technology, Siemens Gamesa Renewable Energy, STI Norland eta CENER. Ebazpenean, proposamenen eta aurkezpenen kalitate teknikoa eta originaltasuna baloratu zituen batez ere. Horrez gain, parte-hartzaileek erronkari aurre egiteko zuten interesa eta gogoa nabarmendu zituen, zein egoeratan egin behar izan zuten ikusita. 

Honako hauek osatutako taldeak irabazi zuen: Miguel Palacios Aguirre, Álvaro Iribarren Zabalegui, Íñigo Vilella San Martín, Naiara Goñi Pérez, Santiago Miquelez Madariaga, Íñigo Ozcoidi Gallues, Oihane Huarte Sola eta Javier Sacristán Sillero. lau esku-hartze multzo handirentzako irtenbideak proposatu zituzten: campusaren erabiltzaileak, mugikortasuna, hondakinak eta ingurumena, eta energia. Lehen saria 500 eurokoa zen. 

Accesita 300 eurokoa zen, eta honako hauek osatutako taldeari eman zioten: Pablo Zorrilla Echeverría, Pablo Barado Eraso, Jerusalen Esparza García, Irene Oroz Astrain, Sergio Ozcoidi Rey, Mikel Pildain Leria, Illya Prostychenko, eta Belén Sala García. 

COVID-19 birusak eragindako aldaketak

“Erronka Berriztagarria” urtero Nafarroako Unibertsitate Publikoan antolatzen den Energiaren Astearen barruan kokatzen da. Erronka bat planteatzen da, ikasleek, El Sario eraikinean horretarako prestatutako instalazioetan, 24 orduko epean egin dezaten. Aurten, nahiz eta taldeak dagoeneko trebatu eta lanean hasi diren, COVID-19 sartzearen ondorioz, erronka modu ez-presentzialean egin behar izan da. 

Zehazki, talde bakoitzak bere proiektuaren defentsa aurkezteko bideo bat prestatu zuen eta NireIkasgelategia unibertsitateko plataformara igo zuen. Bideoak epaimahaiko kideei bidali zitzaizkien, eta deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpideen arabera egin zituzten balorazioak. 

Energiaren Astearen helburua da energia berriztagarrien teknologiak eta enpresak ikasleei hurbiltzea eta haien berritzeko gaitasuna sustatzea.