Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA) ekimen bat jarri du abian etxean jarduera fisikoa egiteko, sare sozialetan klaseak, aholkuak eta erronkak dituzten bideoen bidez. Bideo horietan, Unibertsitateko instalazioetan egiten diren jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak gidatzen dituzten entrenatzaileak dira protagonistak. 

zoom Kirol praktika NUPeko instalazioetan

Kirol praktika NUPeko instalazioetan

Materiala ez dago abonatutako pertsonentzat bakarrik (2.000 inguru), gizarte osoarentzat ere bada, konfinamenduan aktibo egoteko aukera gehiago izan dezan. Bideoak Unibertsitatearen kiroletako YouTube kanalean daude eta monitoreek erronkak, taulak eta zuzeneko saioak eginen dituzte Instagramen “#NUPkirola” eta  “#upnaenforma” traolak erabilita.

Kirol diferenteen saio berriak astero

Honako jarduera hauei buruzko bideoek emanen diote hasiera kanpainari: pilates, gap+core, HIIT, circuit training, guztizko entrenamendua eta atsedenaldi aktiboa. Horrez gainera, kirol diferenteak dituzten bost-hamar saio berri gehituko dira astero (zumba, BOX, aerobik, entrenamendu funtzionala…).  Posta elektronikoaren bidez (deportes@unavarra.es) iradokizunak egiteko aukera ere badago. 

Begoña Pérez Eransus Unibertsitate Proiekziorako errektoreordearen arabera, honako hau da helburua: “beren etxeetan jarduera akademikoari jarraitzeko ahalegin handia egiten ari diren ikasle eta irakasleei atseden hartzeko aukera ematea. Gorputz, kirol eta erlaxazio jardueren eskaintza bat diseinatu da, gure kirol teknikariek unibertsitateko komunitatearen beharretara bereziki egokitua.”