Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) irekita du epea interesa duten ikastetxeek izena eman dezaten, doan, seihileko honetan "Yo quiero ser científica" izeneko antzezlanaren sei emanaldietako batera joateko. Antzezlan horretan, NUPeko bederatzi emakume irakaslek aurreko mendeetako zenbait emakume zientzialariren lana eta bizitza ezagutzera ematen dituzte. Emanaldiak Iruñeko Planetarioan eginen dira, eta Lehen Hezkuntzako 2. ikasmailatik 6. ikasmailara bitarteko ikasleei zuzenduta daude. Interesa duten ikastetxeek Unibertsitatearen webgunean eskura dezakete informazio gehiago.

Hauek dira emanaldietarako aurreikusi diren egunak: urtarrilaren 31; otsailaren 19a eta 28a; martxoaren 25a; apirilaren 3a; eta maiatzaren 8a. Horietan ikusle gisa parte hartu nahi duten ikastetxeek "online" inprimaki bat bete behar dute Unibertsitatearen webgunean.

Joan den ikasturtean, Nafarroako 30 ikastetxe eta Gipuzkoako bat bertaratu ziren ikasleentzat egindako 25 emanaldietara; 8 eta 12 urte bitarteko 4.170 ikasle joan ziren guztira.

zoom Científicas

“Yo quiero ser científica” proiektuan ari diren irakasleak. Goiko lerroan, ezkerretik eskuinera: Patricia Aranguren Garacochea (Marie Sklodowska-Curie), Idoia San Martín Biurrun (Edith Clarke), Aránzazu Jurío Munárriz (Klara Von Neumann), Silvia Díaz Lucas (Hedy Lamarr) eta Gurutze Pérez Artieda (Maria Sibylla Merian). Beheko lerroan, ezkerretik eskuinera: Alicia Martínez Ramírez (Sofia Kovalévskaya), Leyre Catalán Ros (Hipatia de Alejandría), Marisol Gómez Fernández (Emmy Noëther) eta Edurne Barrenechea Tartas (Ada Lovelace).

 

Parte hartzen duten ikertzaileak

Hauek dira antzezlanean esku hartzen duten ikertzaileak: Patricia Aranguren Garacochea (doktorea Industria Ingeniaritzan), Edurne Barrenechea Tartas (doktorea Ingeniaritza Informatikoan), Leyre Catalán Ros (doktoretzako ikaslea Komunikazioetako, Bioingeniaritzako eta Energia Berriztagarrietako Teknologiak programan-Tecomber), Silvia Díaz Lucas (doktorea Telekomunikazio Ingeniaritzan), Marisol Gómez Fernández (doktorea Matematikan), Aránzazu Jurío Munárriz (doktorea Ingeniaritza Informatikoan), Alicia Martínez Ramírez (doktorea Telekomunikazio Ingeniaritzan), Gurutze Pérez Artieda (doktorea Industria Ingeniaritzan eta ekimenaren arduraduna) eta Idoia San Martín Biurrun (doktorea Industria Ingeniaritzan). Guztiek NUPeko ikerketa institutuetako bitan egiten dute lan: Smart Cities Institutuan (ISC) eta Material Aurreratuen Institutuan (InaMat).

Antzezle bakoitzak zientzialari hauetako bat antzezten du: Hipatia Alexandriakoa, matematikaria, astronomoa eta filosofoa (IV.-V. mendeak); Maria Sibylla Merian, entomologoa eta margolaria (1647-1717); Ada Lovelace (Ada Byron izenaz ere ezaguna), matematikaria eta lehen informatikaria (1815-1852); Sofia Kovalévskaya, matematikaria eta astronomoa (1850-1891); Marie Sklodowska-Curie, kimikaria eta fisikaria (1867-1934); Emmy Noëther, matematikaria (1882-1935); Edith Clarke, ingeniari elektrikoa (1883-1959); Klara Von Neumann, informatikaria (1911-1963); eta Hedy Lamarr, telekomunikazio ingeniaria (1914-2000).
Honako hauek laguntzaile aritu dira ekimen honetan: Óscar Orzaiz Resano, NUPeko Antzerki Taldeko zuzendaria, antzezlana zuzendu duena; Íñigo Pérez Artieda, soinuaz eta musika zuzendaritzaz arduratu dena; Vicente Galbete Martinicorena, eszenografian; Miguel Eraso Ascunce, bideoen egilea; eta Creanavarra Iruñeko Diseinuaren Goi Mailako Zentroko ikasleak, jantzitegiaren arduradun izan direnak.
Antzezlanaren babesleak Iruñeko Udala, Nafarroako Gobernua, Nafarroako Kutxa Banku Fundazioa eta Ingeteam izan dira, eta Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak kudeatu du bere Kultura eta Kirol Unitatearen bidez.