Hasiera > Nafarroako Doktoretza Eskola - NADOE > Doktoretza programak > Programak > Ingeniaritza eta Arkitektura > Doktoretza Komunikazioetako, Bioingeniaritzako eta Energia Berriztagarrietako Teknologietan
Oinarrizko datuak
SARTZEKO BETEBEHARRAK ETA PROFILAK
Betebehar orokorrak
Komunikazioen, Bioingeniaritzaren eta Energia Berriztagarrien Teknologietako Doktoretza Programan sartzeko betebeharren gaietan 99/2011 EDk bere 6. artikuluan ezartzen duenak aginduko du oro har.
Doktoretza programa honetan onartua izateko gutxienez 300 ECTS kreditu eduki behar dira master edo gradu titulazio batean eginak, edo, bestela, aurreko unibertsitate titulu sisteman goi mailako titulu bat edo lizentziatura bat eduki behar da eta gutxienez 60 ECTS kreditu eduki behar dira unibertsitate master baten titulazio ofizial batean eginak.
Era berean, aurreko aurreko unibertsitate titulu sisteman ingeniari teknikoaren edo diplomadunaren titulu baten jabe direnek demostratu egin behar dute 120 ECTS kreditu gainditu dituztela unibertsitate master baten ikasketetan. Ikasketa Aurreratuen Diploma (IAD) tituluaren jabeak ere onartuko dira edo TECOMBER programako gaien kidekoak diren doktoretza programetan ikertzeko gaitasuna erdietsi dutenak.
Sartzeko profila
Sartzeko 1. profila (gomendatua)
Ingeniaritza Elektrikoan eta Elektronikoan, Bioingeniaritzan edo Energia Berriztagarrietan prestakuntza duten izangaiak, gero espezializazioa badute NUPek ematen dituen masterretako batean edo beste zentro edo unibertsitate batzuetako master baliokideetan; master horiek, betiere, ofizialak izan behar dute eta aipatu alorretako prestakuntzarekin lotura duten gaietakoak.
1. profileko ikasleak prestakuntza zientifiko-teknologikoa eduki behar du eta gaitasun eta ezagupen egiaztatuak eta nahikoak tesi proiektua ongi garatuko duela pentsatzeko modua ematen dutenak.
Sartzeko 2. profila:
Kideko beste masterretatik edo titulazioetako zientifikoetatik edo teknologikoetatik (nazionaletatik edo atzerrikoetatik) heldu diren izangaiak, gutxienez ere 300 kreditu egin badituzte beste alor zientifikoetako edo teknologikoetako ikasketa arautu ofizial batzuetan edo beste doktoretza programa batzuetan (nazionaletan edo atzerrikoetan) eta 99/2011 EDan proposatzen diren baldintzak betetzen badituzte. Energia berriztagarrietan, komunikazioetako teknologietan edo bioingeniaritzan prestakuntza dutela egiaztatu ez den kasuetan, Masterreko Batzorde Akademikoak erabakiko du prestakuntza osagarriak egin behar diren, gehienez ere 15 kreditu izangai bakoitzaren ikerketa planarekin erlazioa duten irakasgai espezifikoetan.
2. profileko ikasleak prestakuntza zientifiko-teknologikoa eduki behar du eta gaitasun eta ezagupen egiaztatuak eta nahikoak tesi proiektua ongi garatuko duela pentsatzeko modua ematen dutenak.
ONARTUA IZATEKO IRIZPIDEAK
Interesa duten ikasleek behar den epean bidali beharko dute onartua izateko eskaera, eta bakoitzak bere eskaerarekin batera bere curriculum vitaea, espediente akademikoa, bere prestakuntza gehigarriari dagozkion sinestamenduak, hizkuntzetan duen maila eta, baldin badu, lan esperientzia. Doktoretza-programaren Batzorde Akademikoa.izanen da prozesuaz arduratuko dena NUPeko Graduondoko Bulegoaren administrazio prozeduren laguntzarekin.
LHauek dira onartua izateko irizpideak:
Nolanahi ere, izangaia onartzeko baldintza izanen da programako doktoreetako batek hartu ahal izatea izangaiak proposatu duen ikerketa lerroa. Betebehar hori Programaren Batzorde Akademikoak ebaluatuko du.
Ezgaitasunen batengatik hezkuntza behar espezifikoak dituzten ikasleentzat zenbait sistema eta prozedura ezarriko da laguntzarako eta aholkularitzarako zerbitzu egokiekin. Curriculumetan egokitzapen, ibilbide edo ikasketa alternatiboak egiteko beharra ere ebaluatuko da sistema eta prozedura horietan.
Onartua izateak ez ditu ezein kasutan aldatuko interesdunak aurretik daukan tituluari dagozkion ondorio akademikoak edo, baldin baditu, ondorio profesionalak, ez eta tituluaren aitorpena ere, Doktoretza ikasketak egiteko ez bada.
Arduraldiaren erregimena
Printzipio hauek aginduko dute:
PRESTAKUNTZA OSAGARRIAK
Osagarri hauen helburua da konpontzea (gutxiagotzea) izangaien prestakuntzaren ahultasunak, bermatzeko programan sartzen diren ikasleek ahal den neurri handienean izan dezaten profil gomendatua.
Sartzeko izan duten profilaren arabera izangaiek egin behar dituzten prestakuntza osagarriak daude ikusgai jarraian.
Sartzeko profila | Prestakuntza osagarriak (*) |
1. profila (gomendatua) | Ezein ez |
2. profila | Gehienez ere 15 kreditu ikerketa lerro kidekoak dauzkaten Espainiako edo atzerriko unibertsitateek ematen dituzten master ofizialetako irakasgaietan aukeratzeko. |
(*) Izangaiek aurretik duten prestakuntzaren arabera, Batzorde Akademikoak zilegi du prestakuntza osagarrietan 15 kreditu egitera behartzea izangai bakoitza modu personalizatuan, ikasleen prestakuntza indartzeko zein den ere gehitzen den lerroa. Osagarri horiek modu pertsonalizatuan esleituko zaizkio izangai bakoitzari, bere aurrekari akademiko eta profesionalen arabera. Izangaiak matrikula egin ondorengo lehenbiziko urtean eginen ditu lehentasunez osagarri horiek.
Nazioarteko kongresu, mintegi, ikastaro... batean ingelesez egin nahi badu aurkezpena ikasleak, edota tesi bat ingelesez idatzi edo defendatu, MCER B2 mailaren baliokidea den hizkuntza ezagupena duela egiaztatu beharko du. Egiaztapen hori titulu edo ziurtagiri ofizial bat aurkeztuz eginen da, edo horrelakorik ezean B2 mailako hizkuntza ezagupena egiaztatzeko azterketa bat gaindituz Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian. Gaitasuna egiaztatzeko modu horiek NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GRADUKO IKASKETETAKO HIZKUNTZA GAITASUNARI BURUZKO ARAUETAN daude. Arau horiek Gobernu Kontseiluak onetsi zituen 2012ko abenduaren 20ko bileran.
Prestakuntzarako jarduerak
Enbor komunean eskatzen zaizkien betebeharretatik harago, doktoretzako ikasleek 100 prestakuntza tematikoko ordu egin beharko dituzte eta zeharkako prestakuntzako 30 ordu.
Prestakuntza tematikoa (PT)
Tesiaren arloan sakontzeko da. Doktoretza tesia egiteko interesgarriak diren jarduera batzuk (mintegiak, kongresuak...) proposatuko dizkiete doktoregaiek beren zuzendariei.
Zeharkako prestakuntza (ZP)
Tesiaren alorretik harago doazen eta testuinguru zabalago batean aplikatzen diren zeharkako gaitasunak eta trebetasunak hartzeko da.
Tipologia eta ordu kontaketa
Prestakuntzako jarduerak egiten badira, tipologia jakin bateko edo batzuetako orduak aitortuko dira horregatik. Aitorpen hori prestakuntzarako jarduerei buruzko “Bateratze dokumentua” dauka erreferentziatzat eta hemen dago kontsultatzeko:
Jardueren eskaintza
Hona hemen eskura dauden prestakuntzarako jardueren eskaintza:
Zeharkako Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza NADOE
Ikerketa Institutuen Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza
Horrez gain, NUPeko Liburutegi Zerbitzuak beste prestakuntza jarduera batzuk eskaintzen ditu. “Bibliopartikulak” izena dute eta bibliografia eta erreferentziak bilatzeko oinarri sendo bat ezartzea da asmoa.
NADOEk eginen du eskaintza horren zabalkundea, bai eta sortuko diren beste jarduera interesgarri batzuen zabalkundea ere, jarduera horien egunak zehazten joan ahala.
TPrestakuntzarako jarduera guztiak, tematikoak eta zeharkakoak, hemen argitaratuko dira:
IKERKETAREN LERROAK
Ikusi hemen Doktoretza Programako ikerketaren lerroak.
PROGRAMA HONETAN PARTE HARTZEN DUTEN NUPeko IRAKASLEAK
Hona hemen zein diren Doktoretzako Programan parte hartzen duten NUPeko irakasleak eta zein d(ir)en bakoitzaren ikerketa lerroa(k). Ikusi hemen.
DOKTORETZA PROGRAMAKO IRAKASLEEN PRODUKZIO ZIENTIFIKOA
Jarraian duzue programan dagoen irakasle bakoitzaren CVa eta bakoitzaren produkzio zientifikoaren atarira sartzeko esteka (*). Ikusi hemen.
(*) Zer da Produkzio Zientifikorako Ataria? NUPeko Produkzio Zientifikorako Atarian eduki hauek daude: ikerketa proiektuak, argitalpenak, kongresuak, zuzendu diren tesiak eta ikertzaileen bestea jarduera batzuk, bai irakaskuntzakoak bai ikerkuntzakoak.
Laguntza eta jarraipena
NUPek laguntza ematen die ikasleei zerbitzu jakin batzuen bidez. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:
Doktoretza tesi horiek guztiak NUPen erakunde biltegian daude erabilgarri.
"Komunikazioen, Bioingeniaritzaren eta Energia Berriztagarrien Teknologietan" Doktoretza Programaren barnean irakurri diren tesi guztiak esteka honetan daude ikusgai.
2017/2018
2018/2019
Egiaztatu den azkeneko memoria
Ondorioak noiztik | Ebaluazioa | Txostena |
2014/02/28 | Egiaztapena | Egiaztatzeko txostena |
2018/12/13 | Jarraipena | 1 zenbakidun jarraipen txostena |
2020/05/05 | Aldaketa | 1 zenbakidun aldaketa txostena |
2021/03/11 | Akreditazioa | Akreditazioa berritzeko txostena |
Esteka honen bidez ikusten den edukian dago deskribatua doktoretza programa honen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema (KBBS).
Esteka honen bidez daude ikusgai sistema honen funtzionamenduari buruzko datuak, ebaluazio txostenak eta hobetzeko planak.
Unibertsitatearen oinarrizko datuak
NADOEren Zuzendaritza Batzordea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programen kalitateaz arduratzen den egitura.