Joan eduki nagusira

zoom Osasun Zientzien Fakultatea (Iruñeko campusa). Ezkerretik eskuinera: Javier Irurtia (hizlari gonbidatua), Ainara Martínez (irabazlea), Álvaro Gómez (finalista) eta Nelia Soto (dekanordea). Paula Pozo falta da (finalista).

Osasun Zientzien Fakultatea (Iruñeko campusa). Ezkerretik eskuinera: Javier Irurtia (hizlari gonbidatua), Ainara Martínez (irabazlea), Álvaro Gómez (finalista) eta Nelia Soto (dekanordea). Paula Pozo falta da (finalista).

Erizaintzako Graduko Ainara Martínez Ramírez eta Fisioterapiako Graduko Mirari Gandarias Bárcenas tituludunek irabazi dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Osasun Zientzien Fakultateko gradu amaierako lanik onenen I. saria. Horri esker, aukera izango dute beren espezialitateko kongresu zientifiko batean izena dohainik emateko, Espainian nahiz nazioartean. Sariak banatzeko bi ekitaldi egin zituzten: Tuterako campusean, Jorge Fernández de Prado Osasunako medikuak eta Miguel Moreno Martínez Kiroleko eta Ariketa Fisikoko Fisioterapiaren Espainiar Elkarteko presidenteak (AEF-DAF) hartu zuten parte; Iruñekoan, berriz, Javier Irurtia Orzaiz egon da, Nafarroako Erizaintzako Elkargo Ofizialeko komunikazioko kazetari arduradun eta Osasuneko Informatzaileen Elkarte Nazionalaren Nafarroako delegatua. Sei ikasle izan ziren finalista: bi Erizaintzakoak eta lau Fisioterapiakoak.

Ainara Martínez Ramírezen gradu amaierako lanak gaixotasun digestiboetarako probiotikoen erabilera aztertu du, Miriam Araña Ciordia irakaslearen gidaritzapean. Mirari Gandarias Bárcenasek, berriz, gerrialdeko min kronikoa duten pazienteentzako tratamendu mota bati buruzko lana egin du, eta María Ortega Moneo irakaslea izan du zuzentzaile.

Ikasle finalistak

Erizaintzan, hauek izan dira finalistak: Álvaro Gómez Gómez, “Voluntades anticipadas: contexto legal, utilización y competencias profesionales” lanarekin, Esperanza Rayón Valpuesta irakasleak gidatua, eta Paula Pozo Borreguero, “Cronobiología: aplicación a una propuesta de mejora de diagnóstico y control de hipertensión arterial en Atención Primaria” lanarekin, Lourdes Sainz Suberviola zuzendari izan duena.

Fisioterapiaren kasuan, hauek iritsi dira azken fasera: Raquel Calvo Martínez, “Eficacia del tratamiento fisioterapéutico en pacientes con parálisis de Bell” lanarekin, Ana María Insausti Serranoren gidaritzapean; Rubén Granada Jaraba, “Eficacia, seguridad y parámetros relevantes en el entrenamiento de baja intensidad con restricción de flujo sanguíneo: revisión bibliográfica” lanarekin, Miguel Barajas Vélez zuzendari izan duena; Daniel Lanz Alonso, “Estrategias de fisioterapia respiratoria encaminadas a alcanzar la decanulación en pacientes adultos traqueostomizados con daño cerebral adquirido” lanarekin, Alazne Antón Olórizek zuzendua; eta Elena Wang Zhou, “Programa de prevención de lesiones en peregrinos del Camino de Santiago” lanarekin, aipatu Ana María Insaustik gidatua.

Horrez gain, Tuterako campuseko sari-banaketan, Roberto Aguado Jiménez Osasun Zientzien Fakultateko dekanoak eta Ana Beatriz Bays Moneo dekanordeak hartu zuten parte; Iruñeko campusean, bestalde, Nelia Soto Ruiz dekanordea izan zen ekitaldian.

Gradu amaierako lanaren oihartzuna

zoom Osasun Zientzien Fakultatea (Tuterako campusa). Ezkerretik eskuinera: Roberto Aguado (dekanoa), Rubén Granada (finalista), Jorge Fernández de Prado (hizlari gonbidatua), Raquel Calvo (finalista), Mirari Gandarias (irabazlea), Daniel Lanz (finalista), Elena Wang (finalista), Miguel Moreno (hizlari gonbidatua) eta Ana Beatriz Bays (dekanordea).

Osasun Zientzien Fakultatea (Tuterako campusa). Ezkerretik eskuinera: Roberto Aguado (dekanoa), Rubén Granada (finalista), Jorge Fernández de Prado (hizlari gonbidatua), Raquel Calvo (finalista), Mirari Gandarias (irabazlea), Daniel Lanz (finalista), Elena Wang (finalista), Miguel Moreno (hizlari gonbidatua) eta Ana Beatriz Bays (dekanordea).

“Joan den ikasturtean, Osasun Zientzien Fakultateak aldatu egin zuen ikasleek graduko ikasketak bukatzean egin behar izaten duten lanaren ebaluazioaren egitura —azaldu du dekanoak—. Lan horien jendaurreko defentsak ez zuen oihartzunik beste ikasle, irakasle eta osasuneko profesionalengan, eta horrek eraman zuen aldaketok egin zituen batzordea erabaki hori hartzera”.

Hala, NUPeko gainerako ikastegietan gertatzen den bezala, Osasun Zientzien Fakultateko gradu amaierako lanen defentsa akademikoa irakasleen epaimahai baten aurrean egiten da, eta horren araberakoa da espedientean ageri den kalifikazioa. Erizaintzan eta Fisioterapian, baina, berritasun bat ezarri dute: ikasleek poster baten bidez ere aurkeztu behar dute beren lana, eta campusean erakutsi. “Modu horretan, ikasleek beste ikaskide batzuen aurrean azaldu behar izaten dituzte beren ondorioak”, argitu du dekanoak. Graduko ikasleak ordubetez egoten dira beren posterraren ondoan, Unibertsitateko komunitateko beste edozein kidek ikerketa horien inguruko informazioa eskatzeko aukera izan dezan. “Egindako lan askoren kalitate handia eta lortutako oihartzun eta hedapen txikia direla-eta sortu zen ideia hori”, erantsi du Roberto Aguadok.

Azkenik, jendearen botoak eta espedientearen notak emandako puntuazioari esker aukeratutako lanik onenen egileak kongresu zientifiko baten formatua duen jardunaldi batera deitzen dituzte Iruñeko campusean (Erizaintzaren kasuan) nahiz Tuterakoan (Fisioterapiarenean). Bi saio horietan, zortzi izangaik beren lanak aurkeztu zituzten, joan den ikasturtean defendatutakoak, hain zuzen titulazio horiek egiten ari diren ikasleak motibatzeko. Ikasle ohiak, gainera, gorago aipatutako gonbidatuekin batera egon ziren tribunan. Ekitaldian, Miguel Moreno Martínez fisioterapeutak eta Jorge Martínez de Pradok hitzaldi bat eman zuten elkarrekin, “La prevención y readaptación de lesiones en el deporte de alto rendimiento: la importancia del trabajo en equipo” izenekoa, eta Javier Irurtia Orzaizek, berriz, “Contemos qué hacen las enfermeras” deiturikoa aurkeztu zuen.

“Osasun Zientzien Fakultateak, lanik onenak saritzeko, nazioko edo nazioarteko kongresu batean parte hartzera gonbidatzen ditu egileak, eta izen-ematea, ostatua eta joan-etorria ordaintzen dizkie. Horren helburua ikasleak zientziaren dibulgazioan murgiltzera motibatzea da”, erantsi du dekanoak azkenik.