Joan eduki nagusira

zoom “Erronka Berriztagarrian” parte hartu duten NUPeko Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleak, erronkaren amaieran, Energia Berriztagarrien Katedraren ardura duten irakasleekin eta enpresen ordezkariekin.

“Erronka Berriztagarrian” parte hartu duten NUPeko Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleak, erronkaren amaieran, Energia Berriztagarrien Katedraren ardura duten irakasleekin eta enpresen ordezkariekin.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Industria Ingeniaritzako Masterreko 59 ikaslek parte hartu dute “Erronka Berriztagarria” lehiaketan. Unibertsitateko Energia Berriztagarrien Katedrak antolatu du lehiaketa laugarren aldiz. Ikasleak taldetan banatuta zeuden, eta 24 orduz jarraian lan egin zuten Iruñerako mugikortasun elektriko eta jasangarrirako plan bat diseinatzeko, aipatu katedrarekin lotutako enpresek proposatutako erronka bat. Jarduera honen bidez  Energiaren IV. Asteari amaiera eman zioten.

Kide hauek osatutako taldeak irabazi zuen erronka: David Casabona Isla, Fernando Chicote Navaridas, Julen Etxeberria Iribarren, Sandra González Cubilla, Álvaro Ibáñez Mariñelarena, Javier Mina Gutiérrez eta Iker Oraa Iribarren. Lehen saria 500 eurokoa zen.

Accesita 300 eurokoa zen eta kide hauek osatutako taldeari eman zioten: Daniel Andrés Marcos, Álvaro Baines García, Pablo Larrea León, Javier Martínez Urdaci, Mikel Pérez de Larraya Espinosa, Ana Ruiz Ilundáin eta Ibai Urtasun Salinas.

zoom Talde irabazlea. Ezkerretik eskuinera: Fernando Chicote Navaridas, Javier Mina Gutiérrez, Sandra González Cubilla, Iker Oraa Iribarren, David Casabona Isla eta Julen Etxeberria Iribarren. Álvaro Ibáñez Mariñelarena falta da.

Talde irabazlea. Ezkerretik eskuinera: Fernando Chicote Navaridas, Javier Mina Gutiérrez, Sandra González Cubilla, Iker Oraa Iribarren, David Casabona Isla eta Julen Etxeberria Iribarren. Álvaro Ibáñez Mariñelarena falta da.

Energiaren VI. Astearen helburua hau izan da: energia berriztagarrien teknologiak eta enpresak ikasleei gerturatzea eta beren gaitasun berritzailea sustatzea. Horretarako, erronkaz gainera, Katedrak saio bat antolatu zuen, eta bertan arloko enpresetan egiten duten lanaz aritu ziren NUPeko ingeniari tituludun hauek: Edurne Arrechea Juanche (Nordex Energy Spain), Martín Gastón Romeo (CENER), Sergio Jiménez Romero (STI Norland), Álvaro Miranda Ordobás (Ingeteam Power Technology), Felipe Palou Larrañaga (Siemens Gamesa Renewable Energy) eta Mikel Sojo Armentia (Acciona Energía). Halaber, Leyre Catalán Rosek eta Joseba Erdocia Zabalak APERNA elkartea aurkeztu zuten. NUPen sortu zen energia garbiak sustatzeko eta zabaltzeko. Horretarako, Energia Berriztagarrien Katedrarekin lankidetzan aritzen da, ikasleen parte-hartzera zuzendutako jarduerak antolatzeko.

24 orduz jarraian lan egin zuten

Erronkan parte hartu zuten ikasleak 24 orduko itxialdia egin zuten Iruñeko Arrosadiko campuseko Sario eraikinean, eta antolakuntzak bazkaria, afaria, gosaria eta otordu arterako ahamenen bat eman zizkien. Denbora horretan, proposatutako erronkari erantzun berritzaile bat ematen saiatu zen talde bakoitza.

zoom Accesita lortu zuen taldea. Ezkerretik eskuinera: Pablo Larrea León, Mikel Pérez de Larraya Espinosa, Ibai Urtasun Salinas, Ana Ruiz Ilundáin, Álvaro Baines García, Daniel Andrés Marcos eta Javier Martínez Urdaci.

Accesita lortu zuen taldea. Ezkerretik eskuinera: Pablo Larrea León, Mikel Pérez de Larraya Espinosa, Ibai Urtasun Salinas, Ana Ruiz Ilundáin, Álvaro Baines García, Daniel Andrés Marcos eta Javier Martínez Urdaci.

Energia Berriztagarrien Katedrari lotutako enpresetako ordezkari hauek izan ziren Proiektuen defentsan eta sarien banaketan: Andrea Molina Azcona (Acciona Energía), José Luis Rodríguez Izal (Siemens Gamesa Renewable Energy), José Luis Sánchez García (Ingeteam Power Technology), Eugenia Zugasti Rosende (CENER), lehen aipatutako Edurne Arrechea Juanche (Nordex Energy Spain) eta Sergio Jiménez Romerorekin (STI Norland) batera. Bertan zeuden, halaber, Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (TIIGMET) irakasleak eta Smart Cities Institutuko (ISC) ikertzaileak, Pablo Sanchis Gúrpide Katedraren zuzendaria, David Astrain Ulibarrena Katedraren zuzendari teknikoa, eta Idoia San Martín Biurrun idazkari teknikoa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Energia Berriztagarrien Katedra 2010ean sortu zen, lankidetza zientifiko-teknologikoaren esparru-hitzarmen bati esker, Unibertsitatearen eta Acciona Energía, Nordex Energy Spain, Siemens Gamesa Renewable Energy, Ingeteam Power Technology, CENER eta STI Norland enpresen artekoa. Hitzarmenaren helburua ikerketako eta irakaskuntzako jarduerak elkarrekin egitea da.

Ikasle taldeetako bat, argazkia ateratzeko jarrita. Ikasle taldeetako bat, argazkia ateratzeko jarrita.
Ikasle bat, lana egiten. Ikasle bat, lana egiten.
Bi ikasle, iritziak trukatzen. Bi ikasle, iritziak trukatzen.
Bi gazte, lanean beren ordenagailuekin. Bi gazte, lanean beren ordenagailuekin.
Gazte bat, bere iritzia ematen. Gazte bat, bere iritzia ematen.
Accesita lortu zuen ikasle taldearen argazkia. Accesita lortu zuen ikasle taldearen argazkia.
Masterreko ikasleen lana. Masterreko ikasleen lana.
Bi ikasle, erronkan. Bi ikasle, erronkan.
Ikasle bat, lanean kontzentratuta. Ikasle bat, lanean kontzentratuta.
Taldeetako bat, lanean. Taldeetako bat, lanean.
Berriztagarrien erronkan parte hartu duen talde bat. Berriztagarrien erronkan parte hartu duen talde bat.
Epaimahaia, NUPeko ikertzaileek eta enpresetako ordezkariek osatua, lanen aurkezpenean. Epaimahaia, NUPeko ikertzaileek eta enpresetako ordezkariek osatua, lanen aurkezpenean.
Taldeetako baten aurkezpena Fernando Remacha aretoan. Taldeetako baten aurkezpena Fernando Remacha aretoan.
Talde irabazlea, erronkaren hasieran. Talde irabazlea, erronkaren hasieran.
Talde parte-hartzaileetako baten irudia. Talde parte-hartzaileetako baten irudia.
Bi gazte, lan eta lan. Bi gazte, lan eta lan.
Taldeetako baten argazkia, lanean ari direla. Taldeetako baten argazkia, lanean ari direla.
Erronkan erabilitako ikasgeletako batean ateratako argazkia. Erronkan erabilitako ikasgeletako batean ateratako argazkia.
Bi ikasle, erronkan. Bi ikasle, erronkan.
Taldeetako bat, atsedenaldi batean. Taldeetako bat, atsedenaldi batean.
Taldeetako bat, konponbideak proposatzen erronkari. Taldeetako bat, konponbideak proposatzen erronkari.
Taldeetako bat, Sarion. Taldeetako bat, Sarion.
Taldeetako bat, erronkaren konponbideak jartzen arbelean. Taldeetako bat, erronkaren konponbideak jartzen arbelean.
Ikasleak eta antolatzaileak, Sario eraikinean “Erronka Berriztagarria” hasi baino lehen. Ikasleak eta antolatzaileak, Sario eraikinean “Erronka Berriztagarria” hasi baino lehen.
Erronkaren antolatzailea den Energia Berriztagarrien Katedrako eta APERNA elkarteko ikertzaileak, proba hasi baino lehen. Erronkaren antolatzailea den Energia Berriztagarrien Katedrako eta APERNA elkarteko ikertzaileak, proba hasi baino lehen.
Gazte bat, bere lanean kontzentratuta Gazte bat, bere lanean kontzentratuta
Talde parte-hartzaileetako bat. Talde parte-hartzaileetako bat.
Bi ikasle erronkan lanean. Bi ikasle erronkan lanean.
Taldeetako bat kamera aurrean jarrita erronkan. Taldeetako bat kamera aurrean jarrita erronkan.
Bi ikasle, lanean kontzentratuta. Bi ikasle, lanean kontzentratuta.
Ikasle bat, lan eta lan. Ikasle bat, lan eta lan.
Ikasle bat, kalkuluak egiten. Ikasle bat, kalkuluak egiten.
1 / 2
Desafío Renovable