Joan eduki nagusira

zoom "Huarte de San Juan"  Geografía e Historia” aldizkariaren azala

"Huarte de San Juan" Geografía e Historia” aldizkariaren azala

Francisca Burdeos Zamboráin (Tiermas, 1810) emakume soldadua du aztergai “Huarte de San Juan. Geografía e Historia” aldizkariaren azken zenbakiaren (25) artikuluetako batek. Benito anaia goiz hil zitzaion, eta haren izenaz lehen gerra karlistan borrokatu zen eta baita Madrilgo barrikadetan ere 1854ko uztailean.  Artikuluan esaten da “Benito Burdeos”ek “emakumea zela ezkutatu zuela, eta, horrenbestez, nahiko harrigarria dela, oro har, espainiar prentsak bere jokabidea onartu izana”.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) argitaratu eta Ángel García-Sanz Marcoteguik zuzentzen du aldizkaria (artikuluaren egilea), eta nahi duena bertara doan sar daiteke Unibertsitatearen academica-e webgunearen bidez.

Aipatutako gaiaz gainera, aldizkariak beste zenbait gai aztertzen ditu azken zenbakian. Esaterako: nafarren presentzia Cartagenan XVIII. mendean, Vicente Montojo Montojok idatzitako artikulu baten bidez; Xabier Minaren ibilbidearen laburpen bat bere hasierako urteetatik Mexikon hil zen arte, Francisco Miranda Rubioren eskutik; argitaletxeetako zentsura Nafarroako erresuman XIX. mendearen hasieran, Javier Ruiz Astizen eskutik, eta lehen karlismoaren lurralde banaketa aldakorra azaltzeko proposamen bat, Antonio Caridadek aurkeztua.

Ikerketa bide berriak euskal historiografian

“Huarte de San Juan. Geografía e Historia”  aldizkariaren 25. zenbakian dosier bat ere badago, euskal historiografiako ikerketa-bide berri batzuei buruzkoa, José María Portillo Valdés irakaslearen aurretiazko aurkezpen batekin batera.

Dosierrak zazpi artikulu ditu, eta gai hauek lantzen ditu: Gipuzkoako nekazaritzaren modernizazioa XIX. mendearen erdialdera: Oñate eta Yurreamendi, Pedro Berriochoa Azcáraterena; Espainia garaikideko soinu-paisaia katolikoa kanpaien soinuaren bidez, Joseba Louzao Villarrena; txabolismo bertikala diktadura frankistako migrazio mugimenduen ondorioz, Iñigo López Simónena; Konstituzioaren 2. artikuluaren sorreraren azterketa, Leire San Antón Morachorena; euskal sozialistek ETAren terrorearen aurka garatutako erresistentziaren kultura, Sara Hidalgo García de Orellánena; Iraultza erakundearen bilakaera 80ko hamarkadan, Víctor Aparicio Rodríguezena eta Miguel García Lermarena.

Azken zenbakiari bi doktoretza-tesiri buruzko berriek eta tesi horietako batean oinarritutako liburu baten kritikak amaiera diote amaiera. Batetik liburu hau dugu: “Vidas indígenas. Más allá de las apariencias. Dinámicas y vínculos sociales de los indígenas de Quito en el siglo XVII”, Carlos D. Ciriza-Mendívilena, eta “Las misiones populares en Navarra (1863-1923)”, Elena Gómez-Lozanorena. Bestalde, Ignacio Olábarri Cortázar irakaslea “La autonomía de Navarra. Historia, identidad y autogobierno”, liburuaren kritikaren egilea da. Liburua Juan Cruz Alli Arangurenen doktoretza-tesiaren bertsio murriztu bat da.