Joan eduki nagusira

zoom Liburuaren egileak. Ezkerretik eskuinera Celso Sánchez, Josetxo Beriain eta Javier Gil-Gimeno

Liburuaren egileak. Ezkerretik eskuinera Celso Sánchez, Josetxo Beriain eta Javier Gil-Gimeno

Josetxo Beriain katedraduna eta Celso Sánchez Capdequí eta Javier Gil-Gimeno irakasleak dira “Modernidades y desafíos múltiples” liburuaren koordinatzaileak. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailekoak dira denak. Argitaratzaileak, berriz, Anthropos eta Ediciones UNL (Universidad Nacional del Litoral, Argentina).

Argitaratutako liburua zenbait egileren testuen aukeraketa da (horien artean daude aipatutako argitaratzaileak). Testuek “era askotako modernotasunen” kontzeptua aztertzen dute analisi soziologikoaren ikuspegitik (Shmuel N. Eisenstadt soziologoak asmatu zuen kontzeptua modernotasun europar-mendebaldarraren kontzeptu homogeneoaren alternatiba gisa), eta europar, iparramerikar eta japoniar modernotasunen tipologien eta “fundamentalismoaren anti-modernotasun modernoaren” azterketari aplikatu diote. 

“Mendebaldeko modernitatea dena barne hartzen duen kontzeptutzat hartzen duen ikusmoldea jatorrizko eredutzat erabilia izan da munduan kopiak egiteko. Ikusmolde horren aurka, era askotasko modernotasunen kontzeptuak zibilizazio askotako, zibilizazio-estatuetako (esaterako Txina) eta estatu nazionaletako modertasunaren kultura eta politika arloko programa garatzen du haien ezaugarrien arabera”, testuaren aurkezpenean azaltzen denez. “Modernizatze bidean dauden gizarteetako egungo garapenek, batez ere II. Mundu Gerratik aurrera, mendebaldeko modernotasunaren programa hegemonikoaren oinarri homogeneizatzaile eta hegemonikoak gezurtatu dituzte”, erantsi du. Eta, liburuaren argitaratzaileen arabera,  “beharbada, programa modernoaren ezaugarri nabarmenetako bat haren auto-zuzenketarako ahalmena da, bere jatorrizko programan irudikatu ere egin gabeko problemei aurre egiteko trebetasuna”.

Modernotasunak, gatazkak eta kasuen azterketak

Liburua bi atal nagusitan antolatuta dago: lehenak modernotasun mota desberdinetako gatazka-ardatz batzuk ditu aztergai, eta bigarrenean kasuen azterketa batzuk daude. Hala, lehen partean, holokausto nazitik aurrerako unibertsal moralen eraketa aztergai duten lanak daude (hau da, “trauma kulturala” delakoaren sorrera soziala, Yaleko Unibertsitateko Jeffrey C. Alexanderrek idatzitako kapitulua) edo “munduaren desliluratzearen” historia alternatibo bat, gerra kultural modernoak definitzen dituena (Josetxo Beriáinek eta Celso Sánchezek idatzia).

Lehenpartean aztertzen dira, halaber, egungo modernizazio eta globalizazio prozesuetako populismoa (zenbait pertsonatan jartzen da arreta, hala nola Donald Trump, Nicolás Maduro edo Evo Morales), besteak beste, eta lider karismaduna aztertzen da edo “herriaren etsaien” eraikuntza Carlos de la Torrek (Kentuckyko Unibertsitatea) idatzitako kapitulu batean. Bestalde, oraindik jaio ez direnek, hilek eta bizidunek egindako memoria kolektibo nazionalaren eraikuntzaren analisi bat ere badago (Cornelleko Unibertsitateko Benedict Andersonek egina), eta indarkeriari eta gorputzei buruzko begirada berri bat eredu gisa erabiliz  Argentinako azken diktadurako kasuen azterketak eta Mexikoko droga trafikoa (Mexikoko Unibertsitate Autonomoko Maya Aguiluzena).

Lehen aipatu denez, liburuaren bigarren parteak kasuen azterketa batzuk aztertzen ditu: Europako iparraldeko modernotasuna (Helsinkiko Unibertsitateko Bo Stråth), Iberoamerikako modernotasunak (Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusiko Filosofia Institutuko Francisco Colom González), Txinako modernotasuna (Harvardeko Unibertsitateko Tu Wei-ming) eta Espainiako modernotasun hegoaldetar-europarra (Javier Gil-Gimeno, NUP).