Joan eduki nagusira

zoom Kultura proiektuen azken deialdiko saridunetako batzuk

Kultura proiektuen azken deialdiko saridunetako batzuk

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Unibertsitate Proiekziorako eta Erakundeekiko Harremanetarako Errektoreordetzak azaroaren 15era arte du irekita unibertsitate komunitateak bultzatzen dituen kultura proiektuak aukeratzeko, Unibertsitatearen kultura programazioan 2019an sartuko direnak.

Proiektuak aipatu eguneko 14:30 arte aurkeztuko dira Unibertsitateko Erregistro Orokorretan, Iruñean eta Tuteran. Proiektuek balioak sustatu behar dituzte. Esaterako: sormena, berrikuntza, errespetua, enpatia, dibertsitatea, prokomuna, elkartasuna, berdintasuna, ekitatea, bizitza osasungarria, jasangarritasuna, eta, oro har, ingurunearekiko ardura. Deialdi honen oinarriak Unibertsitatearen webgunean daude kontsultatzeko.

Parte-hartzaileak eta lanen ebaluazioa

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasketa ofizial eta ez ofizialetan matrikulatuta dauden ikasleek izango dute deialdi honetan parte hartzeko aukera (gradu/master/doktoretza amaierako lana egiteko daudenak barne), baita Irakasle eta Ikertzaileek (I-I) eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileek (AZL) ere, eta proiektuak nork bere izenean edo talde baten barruan aurkezten ahal dira.

Ebaluazio batzordeak aintzat hartuko ditu, beste batzuen artean, proiektu berritzailea den, dirua irabazteko asmorik gabea, Unibertsitate osorako interesgarria, unibertsitate komunitateko kide guztiei irekia (bereziki ikasleei), edo eta Unibertsitate barruko edo kanpoko beste erakunde edo talde batzuekin egitekoa den. Proiektuen aukeraketaren ebazpena Unibertsitatearen webgunean argitaratuko da abenduaren 30a baino lehen.

Joan den urteko deialdian hamaika proiektu aukeratu ziren, eta honako hauek zeuden horien artean: literatura lehiaketak eta mintegiak, dibulgazio-hitzaldiak, erakusketak eta “Yo quiero ser científica” antzezlana.