Joan eduki nagusira

zoom Nafarroako Gobernuko lehendakaria Campus Iberuseko lau errektoreekin. Ezkerretik eskuinera: Roberto Fernández Díaz (Lleida), Julio Rubio García (Errioxa), Alfonso Carlosena (NUP) eta José Antonio Mayoral Murillo (Zaragoza).

Nafarroako Gobernuko lehendakaria Campus Iberuseko lau errektoreekin. Ezkerretik eskuinera: Roberto Fernández Díaz (Lleida), Julio Rubio García (Errioxa), Alfonso Carlosena (NUP) eta José Antonio Mayoral Murillo (Zaragoza).

350 pertsona inguruk parte hartu dute gaur, ostirala, irailak 28, Campus Iberusen 2018-2019 ikasturtearen hasiera-ekitaldian, Iruñean. Campus Iberus Ebro Ibarreko Nazioarteko Bikaintasun Campusa da, eta Errioxako, Lleidako, Zaragozako Unibertsitateek eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) osatzen dute. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Arrosadiko campusean egin da ekitaldia. Alfonso Carlosena partzuergo honetako buru eta NUPeko errektoreak azpimarratu du batasun estrategiko horrek Europan aitortutako jardunbide on gisa duen balioa, eta lankidetza hori sendotzearen eta beste eskualde eta herrialde batzuetara hedatzearen aldeko apustua egin du. Hasierako ikasgaia Teresa Catalán Sánchezen eskutik joan da (Iruñea, 1951). Madrilgo Musikako Goi Mailako Errege Kontserbatorioko konpositorea eta Konposizioko eta Instrumentazioko katedraduna da, eta musika ikasketak berriz ere unibertsitateetan jartzeko eskatu du.

Alfonso Carlosena bera eta beste hiru unibertsitateetako homologoak —Julio Rubio García (Errioxa), Campus Iberusen buruordea; Roberto Fernández Díaz (Lleida) eta José Antonio Mayoral Murillo (Zaragoza)— izan dira ekitaldiaren buru, Uxue Barkos Berruezo Nafarroako Gobernuaren lehendakariarekin eta Inés Olaizola Nogales NUPeko idazkari nagusiarekin batera. Foru Komunitateko agintari nagusiak izan dituzte lagun, bai eta Campus Iberusekoak (esaterako: Julio Lafuente López, NUPeko errektore ohia eta buruorde exekutiboa), partzuergoko lau unibertsitateetakoak eta beste batzuetakoak ere (Euskal Herriko Unibertsitatea, UHUN, Nafarroako Unibertsitatea eta Paueko eta Aturriko Unibertsitatea). Halaber, ekitaldian bi kontseilari izan dira, eskumenak dituztenak unibertsitateen arloan, Errioxako gobernu autonomikoan (Alberto Galiana García, Hezkuntza, Prestakuntza eta Enpleguko kontseilaria) eta Nafarroakoan (María Solana Arana, Hezkuntzako kontseilaria).

Ebroko erdialdeko ibarraren bizkarrezurra

zoom Alfonso Carlosena NUPeko errektore eta Campus Iberuseko burua, bere hitzaldian.

Alfonso Carlosena NUPeko errektore eta Campus Iberuseko burua, bere hitzaldian.

Hitzaldian, Alfonso Carlosena NUPeko errektoreak esan du Campus Iberus Europan aitortutako jardunbide onaren adibidea dela eta Ebroko erdialdeko ibarrean bizkarrezur eta lankidetzako elementu bihurtu izana dela haren balio nagusia. Alde horretatik, nabarmendu du partzuergo horrek aurrea hartu ziela Europar Batasunak sustatutako Espezializazio Adimendunerako Estrategiei eta lau unibertsitateen jarduera garatzen den autonomia erkidegoetariko bakoitzerako ezarritako helburuak erdiestea erraztuko duen erakunde bihurtu nahi duela. 

“Unibertsitateak izan ezik, ezein erakundek ez ditu egitura sozioekonomiko desberdinak dituzten eskualdeen eta joera politiko desberdineko gobernuen arteko lankidetza bideratzea ahalbidetzen dioten gaitasuna, baliabideak, neutraltasuna eta independetzia”, azaldu du Alfonso Carlosenak. Campus Iberusek lankidetza hori sendotzeko eta beste eskualde eta herrialde batzuetara hedatzeko duen konpromisoaren berri eman zuen.

Musika eta Etorkizuna

NUPeko errektorearen hitzaldiaren aurretik, Teresa Catalánek “Musika eta etorkizuna” hasierako ikasgaia eman du. “Musika oso interesgarria da zenbait jakintza-arlotarako, filosofíaren -bere adar guztietan-, matematikaren, fisikaren, soziologiaren, psikologiaren, teknologiaren, historiaren eta abarren parte baita —esan du Teresa Catalánek, Artearen Filosofian doktoreak eta Musikako 2017ko Sari Nazionala jaso zuenak—. Ez da horietako ezein, baina, izan, baditu bere barnean. Nahitaezkoa da, beraz, musika ezagutzeko aukera izatea unibertsitatean –lehen zegoen bezala–, zeren, oinarrizko ikerketa egin bezala, aukera egongo bailitzateke musikaren eginkizun hertsitik harago ikerketa sistematiko bat garatzeko”.

Haren iritzian, “euskarri hori gabe, ikasketa esperimental eta aplikaturik gabe”, musikaren “eginkizun eta zentzu bakarra izango da gizartean berehala erabiltzea, gizarteak osasuna galduko badu ere artearekin duen harremanaren komunikatzen ez badu”. “Egungo erronka espezialistak heztea da, baina baita ikus-entzuleak ere, egun giltzarri den galdera honi duintasunez erantzuteko: Non dago bere etorkizuna?”, esan du amaitzeko.

Segizio Akademikoaren desfilea

zoom Uxue Barkos Nafarroako Gobernuaren lehendakaria, hitzaldia egiten ekitaldiko gonbidatuen aurrean.

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuaren lehendakaria, hitzaldia egiten ekitaldiko gonbidatuen aurrean.

Ekitaldia 12:00etan hasi da, Sario eraikineko Fernando Remacha ikasgelan. Hasteko, segizio akademikoaren desfilea izan da, aurretik Idoia Labayen Goñi (NUPeko Osasun Zientzien Fakultateko irakaslea) banderaduna zihoala. Irakasle togadunen taldea aretoan sartu da Nafarroako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioko hari-kuarteto batek “Erresuma Sartzeko Martxa” (anonimoa, XVIII. mendea) jotzen zuen bitartean.

Gero, Inés Olaizolak, NUPeko idazkari nagusiak, Campus Iberusen 2017-2018 ikasturteko oroitidazkiaren laburpena irakurri du. Bere hitzaldian zenbait mugarri nabarmendu ditu. Esaterako: doktoretza-arlo baten sorrera; Plan Estrategiko baten prestakuntza (2017-2020); Demola berrikuntza irekiko plataformaren egonkortzea; ikerketako nazioarteko zenbait saretan parte-hartzea; nazioarteko talentua erakartzeko Iberus Talent proiektuaren onespena; Latinoamerikarako ordezkaritza iraunkor bat abian jartzea Bogotan (Kolonbia); eta ikasleei zuzendutako nazioarteko mugikortasunerako programen sustapena.

Azkenik, Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak bere hitzaldia irakurri du, eta hasiera ofiziala eman dio Campus Iberusen 2018-2019 ikasturteari.

zoom Teresa Catalán Madrilgo Musikako Goi Mailako Errege Kontserbatorioko katedradunak hasierako ikasgaia eman du.

Teresa Catalán Madrilgo Musikako Goi Mailako Errege Kontserbatorioko katedradunak hasierako ikasgaia eman du.

Ekitaldiaren alderdi musikala Nafarroako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioko Hari-Kuartetoaren eskutik egin da, eta Iruñeko Orfeoiaren Gazteen Abesbatzaren eskutik, Juan Gaínza Berrok zuzenduta.

Campus Iberus Ebroko erdialdeko ibarreko unibertsitate publikoen (Errioxako, Lleidako, NUPeko eta Zaragozako) aliantza estrategikoa da. Hala, 58.000 bat unibertsitate-ikasle dauzka, graduko 150 titulutan, eta doktoretzako 3.200 ikasle, 78 doktoretza-programatan banatuta. Eskaintza akademikoa 154 master ofizialekin eta 181 titulu berekirekin osatzen da. Bestalde, osotara 5.400 irakasle eta ikertzaile (I-I) daude, eta administrazioko eta zerbitzuetako 3.200 langile (AZL).

Iruñeko Orfeoiaren Gazteen Abesbatzak zenbait musika pieza abestu ditu. Iruñeko Orfeoiaren Gazteen Abesbatzak zenbait musika pieza abestu ditu.
Inés Olaizola Unibertsitateko idazkari nagusia, Campus Iberusen aurreko ikasturteari buruzko oroitidazkia irakurtzen. Inés Olaizola Unibertsitateko idazkari nagusia, Campus Iberusen aurreko ikasturteari buruzko oroitidazkia irakurtzen.
Banderaduna, Idoia Labayen, segizio akademikoaren buru. Banderaduna, Idoia Labayen, segizio akademikoaren buru.
Segizio akademikoa, Fernando Remacha aretoan sartu baino lehen. Segizio akademikoa, Fernando Remacha aretoan sartu baino lehen.
Nafarroako agintari nagusiak bildu ditu ekitaldiak. Nafarroako agintari nagusiak bildu ditu ekitaldiak.
Aurreko aldean, ekitaldian parte hartu duten agintariak. Aurreko aldean, ekitaldian parte hartu duten agintariak.
Ekitaldiaren alderdi musikala Nafarroako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioak eta Iruñeko Orfeoiaren Gazteen Abesbatzak intepretatu dute. Ekitaldiaren alderdi musikala Nafarroako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioak eta Iruñeko Orfeoiaren Gazteen Abesbatzak intepretatu dute.
Segizio Akademikoaren desfilea, ekitaldia hastean Segizio Akademikoaren desfilea, ekitaldia hastean
Teresa Catalánen hasierako ikasgaiaren irakurketaren une bat. Teresa Catalánen hasierako ikasgaiaren irakurketaren une bat.
Fernando Remacha aretoan egindako ekitaldiaren argazki bat. Fernando Remacha aretoan egindako ekitaldiaren argazki bat.
Bertaratutakoen irudi bat. Lehenik, Unibertsitate komunitateko kideak. Bertaratutakoen irudi bat. Lehenik, Unibertsitate komunitateko kideak.
Inés Olaizola Unibertsitateko idazkari nagusia, Campus Iberusen jarduerei buruzko oroitidazkia irakurtzen. Inés Olaizola Unibertsitateko idazkari nagusia, Campus Iberusen jarduerei buruzko oroitidazkia irakurtzen.
1 / 2
Acto de apertura del curso 2018