Ezkerretik eskuinera: Miguel Ángel Adán jauna Nafarroako Nazioarteko Planaren ordezkaria eta Enrique Armendáriz jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoaren izenean (laugarrena ezkerretik hasita.), Lanzhou-ko Unibertsitatera bisitaldian
Enpresa-, hezkuntza- eta kultura- arloetan lankidetzak ezartzeko helburuarekin, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak parte hartu duten Nafarroako Gobernuaren bidaia instituzionalaren markoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkaritza batek aste honetan Gansu probintzia txinatarreko hiru unibertsitate bisitatuko ditu, haren prestakuntza- eta ikerketa-eskaintza aurkezteko asmoz.
Hauek dira hain zuzen Nafarroako Unibertsitate Publikoak bisitatuko dituen hiru unibertsitate txinatarrak: Lanzhou, Gansu Agricultural University eta Lanzhou Jiaotong. Nafarroako erakundeak
Nafarroako Unibertsitate Publikoak Txinara egindako bisita honekin bi herrialdeetako ikasleen mugikortasuna bultzatu nahi du (bereziki Unibertsitate Masterra Bigarren hezkuntzan egin dutenena, espainierako irakaskuntza-praktikak han egin ditzaten). Ildo horretatik, Nafarroako erakundeko irakasleen laguntzarekin Cervantesen hizkuntza-eskolak ematen dituzten irakasle asiarren prestakuntza sendotu nahi da.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkariak, Enrique Armendáriz jaunak (Nazioartekotzeko Errektoreordetzako Nazioarteko Harremanen eta Lankidetzaren Arloko zuzendaria) bereziki ikasleei zuzendutako titulu propioa aurkeztu du: Espainiako Hizkuntzan eta Kulturan Masterra: Marketina eta Turismoa. Master hori zubi moduan erabil daiteke Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduondoa egiteko.
Neurrira egindako prestakuntza
Nafarroako erakundeak Txinako unibertsitateei haien interesen eta beharren arabera diseinatutako prestakuntza-ikastaro laburrak eskaintzen dizkie, Nafarroako campusak irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren arloetan jada ibilbide luzea duen eta Nafarroako bi sektore ekonomiko garrantzitsuri lotutako diziplina hauetan: nekazaritako elikagaiak eta industria-ingeniaritza.
Azkenik, Nafarroako ordezkaritzak aukera ezberdinak aztertzen ditu Nafarroako erakundeko irakasleek Txinako unibertsitateetan ikerketa-egonaldiak egin ditzaten, eta, aldi berean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-taldeek herrialde hartako zientzialariak har ditzaten, lanaldi laburretarako.