Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzaren bitartez, abian jarri du Mentoretza Programaren 3. edizioa. Haren bidez, graduko azken ikasmailetako 29 ikaslek informazioa eta aholkua ematen dizkiote beren karrerako lehen ikasmailako ikasle talde bati (zazpi kidekoa gehienez), irakaskuntzako eta administrazioko gaiei buruz. Ekimen horretan parte hartu nahi duten graduko lehen mailako ikasleek irailaren 14ra arte (ostirala) ematen ahal dute izena “online”, Unibertsitatearen webgunearen bidez.
Mentoreek irailetik martxora bitartean gauzatzen dute beren eginkizuna, eta, horretarako, erakunde hauen laguntza eta prestakuntza izaten dute: Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetza, beren fakultatea edo ikastegia, Unibertsitate Arretarako Bulegoa eta Ikasleen Kontseilua. Mentoretza Planaren promozio bideo bat ikusgai dago NUPen YouTubeko kanalaren esteka honetan: http://bit.ly/2N2fUvd
Mentoreen konpromisoak
Graduko azken ikasmailetako zenbait ikasle, NUPeko Mentoretza Programaren 3. edizioan parte hartu zutenak, Roldán Jimenorekin (zutik, 3.a ezkerretik hasita).
Mentoreek unibertsitate zabalpeneko bi ECTS kreditu lortzen ahal dituzte gehienez (50 orduren baliokidea), eta konpromisoa hartzen dute, besteak beste, prestakuntzako lantegietara joateko; mentoretzapean daukaten ikasle taldearekin udazkeneko seihilekoan bi bilera edukitzeko, eta beste bat udaberrikoan; ikasleen banakako kontsultei “online” erantzuteko; eta ikasleengan independentzia eta unibertsitate autonomia bultzatzeko, lanerako eta ikasketarako ohitura eraginkorrak gara ditzaten. Amaieran, mentoretzapean dauzkaten ikasleek ebaluatuko dituzte.
Mentoretza Programan izena eman nahi duten lehen mailako ikasleek Unibertsitatearen webgunea kontsultatzen ahal dute, hantxe aurkituko baitute ekimen horri buruzko informazio guztia.
“Aurreko bi edizioetako esperientzia oso positiboa izan da. Mentoreek oso profil interesgarria dute, haiek hautatzeko irizpideak merezimendu akademikoak eta besteei laguntzeko bokazioa baitira. Oso ikasle onak ditugu, eta balio apartak dituzte gainera. Horrek mesede egiten die laguntza jasotzen duten ikasleei”, dio Roldán Jimeno Arangurenek, aipatutako errektoreordetzako Ikasleen Arloko zuzendariak.
Ikasle mentoreak
Hauek dira ikasturte honetan mentore izango diren ikasleak, hurrenkera alfabetikoan, eta ikasten ari diren graduak: Garazi Aizkorbe Escriche (Zuzenbidea), Carmen Arbeloa Llorente (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Laura Arive Ascunce (Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza), Luar Biurrun Lorda (Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza), Amaiur Cisneros Murugarren (Zuzenbidea), Sonia Elizondo Martínez (Informatika Ingeniaritza), Íñigo García Gimeno (Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza), Rubén Garciandía Rosa (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa), Diego Gil Escalada (Zuzenbidea), Javier Lasheras Navas (Informatika Ingeniaritza), Francisco Leciñena Ansó (Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza), Paula Carolina Lozano Duarte (Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza), Miguel Lucas Lacal (Informatika Ingeniaritza), Ángela Maestu Ceballos (Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza - Nazioarteko Programa), Inés Matellanes Muruzábal (Gizarte Lana), Sergio Martínez Abad (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Julen Montilla Colás (Ekonomia), Rodrigo Palacios Urquijo (Gizarte Lana), Nekane Pérez Gómez (Zuzenbidea), Asier Pozo Molino (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Luis Rodríguez Rodríguez (Zuzenbidea), Iñaki Ruiz Manzanos (Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza), Mikel Sánchez Benavente (Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza), Lucía Teruel Saldaña (Industria Teknologietako Ingeniaritza), Pablo Urdánoz Pérez (Informatika Ingeniaritza), Rebeca Úriz del Olmo (Lehen Hezkuntzako Irakasletza), Leire Vigor Olmos (Ingeniaritza Mekanikoa), Alejandro Zancas Esquisábel (Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza) eta Hodei Zia Lopez (Informatika Ingeniaritza).