Joan eduki nagusira

zoom Zero ikastaroak erabilgarriak dira ingeniaritzak ikasiko dituztenentzat. Argazkian, praktiketako ikasleak TIIGMETeko laborategietako batean.

Zero ikastaroak erabilgarriak dira ingeniaritzak ikasiko dituztenentzat. Argazkian, praktiketako ikasleak TIIGMETeko laborategietako batean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) abuztuaren 6an, astelehena, zabalduko du sei "zero ikastaro"tan izena emateko epea, heldu den 2018-2019 ikasturtean Gradu ikasketetan hasiko diren ikasleentzat. Monografiko horiek abuztuaren bigarren hamabostaldian emango dira, eta helburua dute ikasleei, bakoitza zein titulaziotan matrikulatu den, bere titulazioari buruzko gaietarako sarrera ematea, Batxilergoko edo Lanbide Heziketako prestakuntza sendotzeko eta Unibertsitatean erabilgarriak gertatuko zaizkien metodologia oinarriak emateko. Matrikula interneten bidez egin beharra dago, abuztuaren 10etik aurrera, Unibertsitatearen webgunearen bidez.

Hauek dira ikastaroak: Estatistika, Adierazpen Grafikoa, Fisikaren Hastapenetako pare bat ikastaro eta Matematikako beste zenbait ikastaro. Azken bi kasu hauetan, monografiko horiek bereiz ematen dira, batetik, Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien goi mailako Eskola Teknikoko (TIIGMET) ikasleentzat, eta, bestetik, Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (NIGMET) ikasleentzat.

Hogei orduko ikastaroak

Ikastaroek izango dituzten egunak, orduak eta titulazioak ikusgai daude NUPen webgunean. Ikastaroek hogei orduko iraupena dute, eta  horietan parte hartzeak ez dakar irakaskuntza kredituen aitorpenerako eskubiderik.

Onartuen zerrenda abuztuaren 13tik aurrera argitaratuko da  iragarki-oholean Arrosadiko campuseko Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki oholean, Iruñean, eta Unibertsitatearen webgunean. Eskatzen den gutxieneko ikasle kopurura (15 ikasle) ez iristeagatik, ikastaroa ematen ez bada, ordaindu diren tasak itzuliko dira, matrikula egitean ikasleak eman duen kontu korronteko zenbakian.