

Inés Reyero Zaragoza, NUPeko Material Aurreratuen Institutuko ikertzailea (InaMat), Barañaingo BHIan, erregai sintetikoak lortzeko moduaz hizketan.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) zenbait arlotako 23 irakaslek zabalkuntza zientifikoko 116 hitzaldi eman dizkiete Foru Komunitateko Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 35 ikastetxetako ikasleei 2017-2018 ikasturtean zehar. Unibertsitate Proiekziorako eta Erakundeekiko Harremanetarako Errektoreordetzak bere Kultura eta Kirol Unitatearen bitartez bultzatutako ekimen honekin, ikasleak gai zientifiko eta teknologiko askotara hurbil daitezen lortu nahi da.
Hitzaldiak, 2005-2006 ikasturtean ematen hasiak, ikastetxean bertan egiten dira, eta Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat prestatuak daude. Gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez ematen dira hitzaldiak, sei bloke handitan banatuak: Naturaren Zientziak, Fisika eta Teknologia, Matematika, Kimika, Ekonomia eta Gizarte Zientziak. Joan den ikasturtean 95 hitzaldi eman ziren Nafarroako 47 ikastetxetan.
Edizio honetan parte hartu duten 35 ikastetxeetatik, hamabost Iruñekoak dira: Biurdana BHI, Iturrama BHI, Julio Caro Baroja BHI, Navarro Villoslada BHI, Padre Moret-Irubide BHI, Mendillorri BHI, Plaza de la Cruz BHI, Agroforestal IB, Donapea IIP, Virgen del Camino IIP, Colegio Calasanz/Escolapioak, Sagrado Corazón, San Cernin, Salestarren IIP itundua eta Monjardín lizeoa. Bestalde, Iruñerriko zortzi ikastetxe daude: Barañaingo Alaitz BHI, Burlatako Askatasuna BHI, Barañáin BHI, Burlatako Ibaialde BHI, Zizur Nagusiko BHI, Imarkoaingo CENIFER, Burlatako LHko IB eta Sarrigurengo Santa María la Real/Maristen ikastetxea.
Azkenik, Nafarroako beste bazter batzuetako hamabi ikastetxe ditugu: Corellako Alhama BHI, Altsasu BHI, Leitzako Amazabal BHI, Benjamín de Tudela BHI, San Adriango Ega BHI, Lekarozko BHI, Lodosako Pablo Sarasate BHI, Martzillako Marqués de Villena BHI, Azkoiengo Ribera del Arga BHI, Lizarrako Tierra Estella BHI, Berako Toki Ona BHI eta Tuterako Valle del Ebro BHI.
Hitzaldietako gaiak


Joaquín Sevilla Moróder irakaslea, Smart Cities Institutuko ikertzailea (ISC), Iruñeko Mendillorriko BHIko ikasleei sukaldeko misterio zientifikoez hitz egiten
Hona Ingeniaritza Saileko José Basilio Galván Herrera irakasleak koordinatzen duen ziklo honetan eskaintzen diren tituluetako batzuk: "Zergatik hazten dira zuhaitzak? Zer esaten ahal diguten zuhaitzek inguratzen gaituen giroaz", "Kontxo, zulo beltz batean erori naiz… Hori bai zoritxarra!", "Kantxilak eta presio eltzeak: eguneroko bizitzaren zientzia", "Sukaldaritzaren misterio zientifiko batzuk", "Zure garunak engainatzen zaitu (eta arrazoiak dauzka horretarako)", "Planeta asko, bai, baina, baten batean bizitzarik bai?", "Kriptografia: isileko gako eta mezuak", "Nola hartu aurrea suteei: kimikaren ikuspegia", "Genomen sekuentziazioaren gaur eguneko eta etorkizuneko aplikazioak" edo "Ekonomia zirkularraren lantegi praktikoa".