Joan eduki nagusira

zoom Parte hartu duten ikasleak, irakasleak eta enpresetako ordezkariak ISCren egoitzaren aurrean, NUPeko Jerónimo de Ayanz Zentroan, argazkia ateratzeko jarrita.

Parte hartu duten ikasleak, irakasleak eta enpresetako ordezkariak ISCren egoitzaren aurrean, NUPeko Jerónimo de Ayanz Zentroan, argazkia ateratzeko jarrita.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko hogeita hamar bat ikaslek parte hartu dute minisumoa egiten duten robotak diseinatzeko lehiaketa batean hezkuntza erakundeko Smart Cities Institutuak (ISC), RS Components enpresak eta i2tec elkarteak (Teknologia Elektronikoa Sustatzeko Ingeniaritzako Ikasleen Elkartea) bultzatutako proiektu teknologikoei buruzko jardunaldiaren esparruan. Ikasleek taldeka diseinatu behar zituzten roboten txartel elektronikoak, eta, beren proiektuei esker, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko eta Industria Teknologietako Ingeniaritzako graduetako bi irakasgaietako praktikak gainditu dituzte.

Minisumo lehiaketa irabazi zuen taldeko kideak hauek dira: Jon Azpilicueta Juániz, Martín Irigoyen Goñi, Íñigo Úriz Eslava eta Jorge Vergara González (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Graduko ikasleak). Bigarren postua hauentzat izan zen: Mattin Erro Cancel, Asier Ibarra Górriz, Delfín Xavier Monreal Asurmendi eta Pablo Ollaquindía García (guztiak lehen postua lortu zutenen titulazio berekoak), zeinek lehen postua lortu baitzuten lerro-jarraitzaileen lehiaketan. Lerro-jarraitzaileen lehiaketan bigarren postua lortu zuten Leymer Alfredok Sarango Herrerak eta Josu Tiscar Aramendiak (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Graduko ikasleak). Aurreko guztiek Raspberry Pi 3 miniordenagailu bat jaso zuten opari.

Ekimena bultzatu duten irakasleak

zoom Minisumoko lehiaketa (lehen postua). Ezkerretik eskuinera: Ignacio Castro, Jorge Vergara, Jon Azpilicueta, Íñigo Úriz, Martín Irigoyen eta Carlos Ruiz.

Minisumoko lehiaketa (lehen postua). Ezkerretik eskuinera: Ignacio Castro, Jorge Vergara, Jon Azpilicueta, Íñigo Úriz, Martín Irigoyen eta Carlos Ruiz.

Irakasle hauek bultzatu dute ekimena: Jesús María Corres Sanz, Carlos Ruiz Zamarreño eta Santiago Taínta Ausejo, NUPeko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailera atxikiak, eta Txartel Elektronikoen Diseinua irakasgaiaren eta Ekipo Elektronikoen Fabrikazioa eta Saiakuntza irakasgaiaren arduradunak. Lehenengo irakasgaia Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Graduko hirugarren ikasmailan ematen da, eta bigarrena, berriz, Industria Teknologien Ingeniaritza Graduko laugarren ikasmailan.

Sari banaketan izan ziren enpresa hauen ordezkariak: RS Components — Iberia (Ignacio Castro Arias, kontu giltzarrien kudeatzailea, eta Víctor Alcoceba Carrera, produktu kudeatzailea), Anteral (Itziar Maestrojuán Biurrun, zuzendari teknikoa) eta Cocuus System Ibérica (Daniel Rico Aldaz, produkzio arduraduna), Carlos del Río Bocio Smart Cities Institutuko zuzendariaz gainera.

zoom Minisumoko lehiaketa (bigarren postua) eta lerro-jarraitzaileen lehiaketa (lehen postua). Ezkerretik eskuinera: Ignacio Castro, Mattin Erro, Asier Ibarra, Delfín Xavier Monreal, Pablo Ollaquindía eta Carlos Ruiz.

Minisumoko lehiaketa (bigarren postua) eta lerro-jarraitzaileen lehiaketa (lehen postua). Ezkerretik eskuinera: Ignacio Castro, Mattin Erro, Asier Ibarra, Delfín Xavier Monreal, Pablo Ollaquindía eta Carlos Ruiz.

zoom Lerro-jarraitzaileen lehiaketa (bigarren postua). Ezkerretik eskuinera: Ignacio Castro, Josu Tiscar, Alfredo Sarango eta Carlos Ruiz.

Lerro-jarraitzaileen lehiaketa (bigarren postua). Ezkerretik eskuinera: Ignacio Castro, Josu Tiscar, Alfredo Sarango eta Carlos Ruiz.

zoom Lehiaketaren une bat minisumo robotekin, ISCk NUPen duen egoitzan.

Lehiaketaren une bat minisumo robotekin, ISCk NUPen duen egoitzan.

NUPeko ikasle batzuek diseinatutako robot bat. NUPeko ikasle batzuek diseinatutako robot bat.
Robotetako batek tatamitik kanporatu du arerioa. Robotetako batek tatamitik kanporatu du arerioa.
Parte hartu duten roboten irudi bat. Parte hartu duten roboten irudi bat.
Ikasleak eta ikusleak, robot bati begira lerro-jarraitzaileen lehiaketan. Ikasleak eta ikusleak, robot bati begira lerro-jarraitzaileen lehiaketan.
Lehiaketan erabilitako robotetako bat. Lehiaketan erabilitako robotetako bat.
Lehiaketaren hasiera robot parte-hartzaileetako batentzat. Lehiaketaren hasiera robot parte-hartzaileetako batentzat.
Ikasle talde bat, diseinatu dituzten roboten mugimenduei begira. Ikasle talde bat, diseinatu dituzten roboten mugimenduei begira.
Azken ukituak ematen lehiaketan parte hartzen duten robotetako bati. Azken ukituak ematen lehiaketan parte hartzen duten robotetako bati.
Bi ikasle, beren robotak doitzen lehiatu baino lehen. Bi ikasle, beren robotak doitzen lehiatu baino lehen.
Robot lehiaketaren une baten irudia. Robot lehiaketaren une baten irudia.
Ikasleak txaloka lehiaketan. Ikasleak txaloka lehiaketan.
Ikasle bat, bere txandaren zain robota abian jartzeko. Ikasle bat, bere txandaren zain robota abian jartzeko.
Robotetako bat, lehiaketarako diseinatutako zirkuitu bat zeharkatzen. Robotetako bat, lehiaketarako diseinatutako zirkuitu bat zeharkatzen.
Ikasle bat, bere robotarekin esku hartzeko txanda iristeko zain. Ikasle bat, bere robotarekin esku hartzeko txanda iristeko zain.
Ikasle bat, lerro-jarraitzaileen lehiaketan. Ikasle bat, lerro-jarraitzaileen lehiaketan.
1 / 2
Competición de Diseño de Robots