Graduko hamalau titulaziotako lehen ikasmailako 114 ikasleren mentore gisa ari dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 28 ikasle, zeinek hasiberrien ikasketa berak egiten baitituzte goragoko ikasmailetan. Mentoretza Programako lehen urtearekin alderatuz gero, pixka bat hazi da ikasle-kopurua: 2016/2017 ikasturtean, 21 ikasle aritu ziren 113 ikasle hasiberriren mentore-lanetan. Mentoretza Programa 2016/2017 ikasturtean jarri zuen martxan Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzak.
Ikasturte honetako mentoreak lehenbizikoz ari dira lan horretan; izan ere, horixe bultzatzen du Unibertsitateak, NUPeko ikasle gehienek izan dezaten aukera esperientzia hori izateko. Urtebeteko ibilbidearen ondoren, balorazio positiboa egin du Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzak, eta aurrera segituko du, beraz, programak: “Bi ikasturte hauetako esperientzia oso positiboa izan da. Mentoreek oso profil interesgarria dute, haiek hautatzeko irizpideak merezimendu akademikoak eta besteei laguntzeko bokazioa baitira. Oso ikasle onak ditugu, eta balio apartak dituzte, gainera. Horrek mesede egiten die laguntza jasotzen duten ikasleei”, dio Roldán Jimeno Arangurenek, aipatutako errektoreordetzako Ikasleen Arloko zuzendariak.
Mentoreen lana eta aitorpen akademikoa
Mentore bakoitzak gehienez ere bost ikasle hasiberriri laguntzen die, irailetik martxora. Horretarako, honako hauek ematen diete laguntza eta prestakuntza: Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetza, beren fakultatea edo ikastegia, Unibertsitate Arretarako Unitatea eta Ikasleen Kontseilua. Izan ere, ikasturtea hasi baino lehen, hiru prestakuntza-egun izaten dituzte, eta gai hauek lantzen dituzte, besteak beste: Unibertsitatean arazoei konponbidea bilatzeko modua, unibertsitateko ikasleentzako ikasketa-teknikak, ahozko komunikazioa, lana antolatzeko estrategiak, enpatia, motibazioa eta ikuspegi positiboa. Horretaz gainera, lehen ikasmailako ikasleei urtero egiten zaien Ongietorria Emateko Eguna antolatzen eta gauzatzen ere parte hartu dute mentoreek.
Mentoreek unibertsitate zabalpeneko bi ECTS kreditu lortzen ahal dituzte, gehienez, programan parte hartzeagatik, eta konpromisoa hartzen dute mentoretzan daukaten ikasle-taldearekin hiru bilera edukitzeko udazkeneko seihilekoan, eta beste bi udaberrikoan. Konpromisoa hartzen dute, halaber, ikasleengan unibertsitate-independentzia eta -autonomia bultzatzeko, lan- eta ikasketa-ohitura eraginkorrak har ditzaten. Mentore-lana bukatutakoan, laguntza jaso dutenek ebaluatzen dituzte.
Programan parte hartzeko, zenbait baldintza bete behar dira, eta ekainean eman behar da izena. Horretarako informazio xehea NUPen webgunean dago.
Mentore diren ikasleen zerrenda
Hauek dira ikasturte honetan mentore izan diren ikasleak eta ikasten ari diren graduak: Sergio Fontecha Iturbide eta Begoña Olagüe Justicia (Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan), Daniel Cerezo San Martín, Óscar Julen Del Río Górriz, Íñigo García Jimeno eta Paula Carolina Lozano Duarte (Gradua Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritzan), Mohamed Nour Abdulla, Sonia Elizondo Martínez eta Pablo Urdánoz Pérez (Gradua Informatika Ingeniaritzan), Iñaki Ruiz Manzano (Gradua Ingeniaritza Mekanikoan), Rubén Garciandía Rosa (Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan), Carmen Arbeloa Llorente (Gradua Industria Teknologietako Ingeniaritzan), Lorea Garaikoetxea Eseverri (Gradua Ekonomian), Mohamed Sbira Smaoui eta Laura Amaro Martínez (Gradua Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan), Santiago Jiménez Rebolé y Miguel Mendizabal Arizcun (Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan, gaztelaniaz), Juan Antonio Llorente García eta Irati Zunzarren Avelino (Gradua Soziologia Aplikatuan), María de Fátima Das Neves Días, Inés Matellanes Muruzábal eta Maura Paulina Ortiz Jaramillo (Gradua Gizarte Lanean), Garazi Aizkorbe Escriche, Amaiur Cisneros Murugarren, Karen González Jiménez eta Nekane Pérez Gómez (Gradua Zuzenbidean), Dimitri Sclearenco (Gradua Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan) eta Leyre Lecumberri Alzueta eta Iván Santesteban Quiroga (Gradua Erizaintzan).