Joan eduki nagusira

zoom argazkia: Francisco de los Ríos sariaren banaketa emanaldia Francisco Javier Garcíak, Huescako Eskola Politeknikoko zuzendariak, saria eman zion Jorge Ramirezi (ezk.)

argazkia: Francisco de los Ríos sariaren banaketa emanaldia Francisco Javier Garcíak, Huescako Eskola Politeknikoko zuzendariak, saria eman zion Jorge Ramirezi (ezk.)

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (NIGMET) bi tituludunek Aragoi, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ingeniarien Elkargoaren saria jaso dute. Jorge Juan Ramírez Martínezek Francisco de los Ríos saria lortu du Nekazaritza Ingeniaritza alorrean egindako karrera amaierako proiektuagatik, eta Andrea Maestro Murok, Tomás Rubio de Villanueva saria erdietsi du NIGMETeko espediente hoberena izateagatik, batez besteko bikain kalifikazioa lortu baitu Nekazaritza Ingeniaritzako Masterreko ikasketetan.

Jorge Juan Ramírez Martínezen (Iruñea, 1989) karrera amaierako proiektuaren izenburua “Diseño y construcción de un matadero de ovino en El Burgo de Ebro (Zaragoza)” da, eta 1.200 euro jaso ditu lan horrengatik. Bertan, aipatu egitura martxan jartzeko beharrezkoak diren eraikuntza, ekipo eta instalazioak deskribatzen ditu. Proiektua indarrean dagoen araudia kontuan hartuz egin da, eta arauen artean nabarmentzekoa da Aragoiko Bildotsaren Adierazpen Geografiko Babestua. Proiektua Teresa Fernández García Elikagaien Teknologia Saileko irakasleak zuzendu du, eta bikain kalifikazioa lortu du.

zoom argazkia: Tomás Rubio de Villanueva sariaren banaketa emanaldia. Ezkerretik eskuinera: José Miguel del Amo Villarías (Aragoi, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ingeniarien Elkargoko Nafarroako delegatua), Carmen Jarén Ceballos (NUPeko errektoreordea, Luis Miguel Arregui Odériz (NUPeko irakaslea), Andrea Maestro Muro (saritutako ingeniaria), Silvia Arazuri Garín (NUPeko NIGMETeko zuzendaria) eta Ángel Jiménez Jiménez (aipatu ikastegiko dekanoa).

argazkia: Tomás Rubio de Villanueva sariaren banaketa emanaldia. Ezkerretik eskuinera: José Miguel del Amo Villarías (Aragoi, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ingeniarien Elkargoko Nafarroako delegatua), Carmen Jarén Ceballos (NUPeko errektoreordea, Luis Miguel Arregui Odériz (NUPeko irakaslea), Andrea Maestro Muro (saritutako ingeniaria), Silvia Arazuri Garín (NUPeko NIGMETeko zuzendaria) eta Ángel Jiménez Jiménez (aipatu ikastegiko dekanoa).

Jorge Juan Ramírezek Nekazaritza Ingeniaritza Teknikoa ere egin zuen NUPen, eta saria Francisco Javier García Ramosek, Huescako Goi Mailako Eskola Politeknikoko (Zaragozako Unibertsitatearen mendeko dena) zuzendariak eman dio, Aragoiko hiriburuan izandako ekitaldi batean.

Ramirezek, trukerako Erasmus programari esker, ikasturte bat egin zuen Coimbrako Unibertsitatean (Portugal), praktikak egin zituen San Martin de Unxeko upategi kooperatiboan, eta bi urtez lanean aritu da San Adrianeko General Mills nekazaritzako elikagaien enpresan. Gaur egun, Danone enpresaren arduraduna da Paret del Vallésen (Bartzelona).

Sariaren deialdia kolegiatu guztiei irekita zegoen, betiere Espainiako unibertsitateren batean ikasi eta karrera amaierako lana 2015 eta 2017 artean aurkeztu bazuten. Sariak Francisco de los Ríos (1913-1995) Huescako nekazaritza ingeniaria omentzen du. Aipatu ingeniariak Bardeetako eta Monegroseko esparru ureztagarri zabalak garatzeko lan egin zuen, eta Ebroko Ubide Handia proiektuaren egilea izan zen.

Batez besteko bikain kalifikazioa

Bestalde, Andrea Maestro Murok (Iruñea, 1992) batez besteko bikain kalifikazioa lortu du NUPeko Nekazaritza Ingeniaritzako Masterrean, eta aurretik eta erakunde berean Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Graduko titulua lortu zuen. Beraz, eta NIGMETeko egresatuen artean nota altuena lortu duenez, Tomás Rubio de Villanueva sariaren 1.000 euroak lortu ditu.

Andrea Maestrok Iruñeko Hijas de Jesús ikastetxean ikasi zuen NUPen sartu aurretik, eta, gradu ikasketak egiten zituen bitartean, ikasturte bat egin zuen Bruselako Unibertsitate Librean (Belgika), Erasmus programaren barruan. Gainera, praktikak egin zituen Bordeleko Château La Garde nekazaritzako elikagaien enpresan eta Subiratseko (Bartzelona) Agromillora Ibérica enpresan. Gaur egun, Casedako Viscofan enpresan egiten du lan.

Sari horrek bikaintasun akademikoa sustatu nahi du NIGMETen, eta Iruñeko Tomás Rubio de Villanueva (1937-2001) nekazaritza ingeniaria omendu. Aipatu ingeniaria, besteak beste,Nekazaritza Ministerioaren Landa Garapeneko eta Planifikazioko zuzendari orokorra izen zen, eta Nafarroako Gobernuaren Nekazaritza Sailaren Nekazaritzako Azpiegituren eta Nekazaritzako Elikagaien Industriako zuzendari orokorra ere bai.

Saria Iruñean egindako ekitaldi batean eman zioten Andrea Maestrori. Bertan, Aragoi, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ingeniarien Elkargoak Luis Miguel Arregui Odériz NUPeko Nekazaritzako Ekoizpeneko Saileko irakaslearen ikerketa ibilbidea ere aitortu zuen.