Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ireki du epea gaur, urtarrilaren 9an, Unibertsitateko komunitateko kideek izena eman dezaten 2016-2017 ikasturteko bigarren seihilekoan programatuta dauden kirol jardueretarako. Jarduera horietan 828 ikaspostu eskainiko ditu NUPek. Izen-ematea Interneten bidez egingo da NUPeko web-orrialdearen bidez edo Kirol bulegora joanda, Arrosadiko campuseko Sekuoia eraikinean (9:00etatik 14:30era). Unibertsitatetik kanpokoek izena emateko aukera dute, postu hutsak geratzen badira, otsailaren 1etik aurrera, eta jarduerak otsailaren 6an hasiko dira.
Unibertsitate Proiekziorako eta Erakundeekiko Harremanetarako Errektoreordetzak, Kultura eta Kiroletako Unitatearen bidez antolatzen duen kirol eskaintzak jarduera hauek dauzka: naturan egiteko jarduerak (elurretarako erraketak Orreagan, kayakak —Arga ibaia jaistea, Iruñean— eta espeleologia Urbasan —Akuandi leizea—), aerobika, autobabesa, circuit training, kirol entrenamendua, guztizko entrenamendua, eskalada (hiru mailarekin: hasiera, garapena eta hobekuntza), frontenisa, mantentze-gimnastika, kick boxing, igeriketa, igeriketa zuzentzailea, igeriketa sinkronizatua, pilates, spinning, triatloia, tenisa, TRX, boleibola, waterpoloa eta zunba.
Jarduera horiek unibertsitateko komunitateko kide guztiei zuzenduta daude, eta batez ere, ikasleei, irakaskuntza kredituak eskuratzen ahal dituztelako, bizimodu osasungarriaren sustapenaren barruan. Zehazki, kirol jarduerak egiteagatik (igeriketa zuzentzailea izan ezik), graduko ikasleek ECTS kreditu bat eskuratzeko aukera dute seihileko bakoitzean, eta gehienez ere sei kreditu eskuratzekoa karrera osoan zehar, eta aukerako kreditu gisa aitortuko dira, betiere 22 saiotara joan badira.
Jarduera bakoitza egin ahal izateko, izena ematen dutenen kopurua, gutxienez, eskainitako postu kopuruaren erdia izango da.
Ordutegien eta taldeen zerrenda osoa Unibertsitatearen webguneko Kirol atalean dago kontsultatzeko.