NUPeko Finantza Klubeko kideak, gaur, Unibertsitatean egindako bileran. Beheko lerroan (ezkerretik eskuinera): Cristina Ansa, Cristina Gogorza, Vanesa García, Alfonso Carlosena, Joaquín Ansa, Rocío Arizcuren, Yolanda Plaza eta Xabier Ezquer. Goiko lerroan (ezkerretik eskuinera): Pablo Luna, Peio Irujo, Blanca Basterra, Alfredo Arbeloa, Luis Andueza, Águeda Tortajada, Pablo Arocena, Santiago Iraburu, Aritz Elola, Andoni Ayestarán, Jesús Sanz, Alberto Jiménez eta Iván Moreno.
NUPeko Finantza Kluba sortu dute gaur tamaina, profil eta sektore askotariko Nafarroako enpresetako hogei bat finantza-zuzendarik. Finantza Klubeko taldekideek beren beharretara egokitutako trebakuntza jasoko dute Unibertsitateko irakasleen gidaritzapean, eta beren jardun profesionalari buruzko esperientzia praktikoak partekatuko dituzte. Horretaz gainera, Unibertsitatearen, profesional horien eta haien enpresen artean lankidetzan aritzeko bidea ere izango da Finantza Kluba.
NUPeko Gizarte Kontseiluak bultzatu eta antolatu du ekimen hau, Unibertsitateko INARBE ikerketa-institutuaren (Institute for Advanced Research in Business and Economics) laguntzaz. Asmoa da ekimena iraunkorra izatea, eta urtean hiru bilera egitea, lehenengo, bigarren eta laugarren lauhilekoetan, hain zuzen ere. Pablo Arocena Garro Enpresen Kudeaketako Saileko katedraduna eta INARBEko zuzendaria da talde horren arduradun akademikoa, eta Xavier Ezquer Gonzálezek (Laneko), Águeda Tortajada Fernándezek (NAFARCO), Yolanda Plaza Herrerosek (Yolanda Plaza Consulting) eta Santiago Iraburu Alleguek (Gizarte Kontseiluaren idazkaria) egiten dituzte, arduradunaz gainera, koordinazio-lanak. Taldeko kideak elkartzen direnean, nazioartean beren jarduera-arloan egiten diren ekarpen akademiko nagusienen berri jasoko dute.
Hauek dira NUPeko Finantza Klubeko finantza-zuzendariak: Luis Andueza Azcárate (Papeles el Carmen), Cristina Ansa Torres (Viaria Taldea), Alfredo Arbeloa Baztán (AN Taldea), Rocío Arizcuren Itoiz (TRW), Andoni Ayestarán Galarza (FRENELSA), Blanca Basterra Longás (Mutua Navarra), Aritz Elola Armendáriz (SAS-Automotive), Xabier Ezquer González (Laneko), Vanesa García Alonso (Idenbiotechnology), Cristina Gogorza Berasategui (Lhoist Southern Europe), Gabriel Gómara Segura (Urzante), Pello Irujo Amezaga (Acciona), Alberto Jiménez Lapetra (Amma Taldea), Pablo Luna Tolosa (Findus), Iván Moreno Luqui (Electrónica Falcón), Yolanda Plaza Herreros (Yolanda Plaza Consulting), Jesús Sanz López (Truck & Whell) eta Águeda Tortajada Fernández (NAFARCO).
Gizarte Kontseilua
Gizarteak unibertsitatean parte hartzeko duen erakunde kolegiatua da Gizarte Kontseilua, eta bere eginkizuna da nafar erakunde eta gizartearen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko harremanak sustatzea.
NUPeko Finantza Klubaren sorrera Gizarte Kontseiluaren lan-ildoetako batean kokatzen da, zehatz-mehatz, lanean diharduten profesionalentzako etengabeko prestakuntzan, eta Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legean ezarritakoa betetzen du: "Gizarte Kontseiluaren zeregin bat da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena".
Alde horretatik, gogoan izan behar da martxoaren 11n CEO Club NUP sortu zuela Gizarte Kontseiluak. Nafarroako enpresetako arduradun gorenek osatzen dute, eta eratu berri den Finantza Klubaren antzeko helburuak ditu: batetik, enpresen zuzendaritzaren arloan, nazioartean egiten diren ekarpen akademiko onenen berri izatea, eta, bestetik, enpresa-kudeaketari buruzko esperientzia profesionalak trukatzea.