Joan eduki nagusira

zoom NUP eta UNIZAReko irakasleek eta BSHko zuzendaritza taldekoek eta ikertzaileek NUPen Tuterako campusean izan zen bileran parte hartu zuten.

NUP eta UNIZAReko irakasleek eta BSHko zuzendaritza taldekoek eta ikertzaileek NUPen Tuterako campusean izan zen bileran parte hartu zuten.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko  Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa (TIIGMET), Zaragozako Unibertsitateko Ingeniaritza eta Arkitektura Eskola (INAE) eta BSH Etxetresna Elektrikoen industria taldea elkarrekin lan egiten ari dira Etxetresna Elektrikoaren Ingeniaritza Masterra titulu berekia martxan jartzeko, 2017-2018 datorren ikasturtean eskaintzeko helburuarekin.

Master hau abian jarrita, erantzuna eman nahi zaio nazioarteko eskaera bati, gero eta gehiago eskatzen baitira etorkizuneko etxetresna elektrikoen garapenean funtsezkoak diren teknologia espezifikoetan prestakuntza daukaten profesionalak. Titulazio hau garapen prozesuan dago, bere izena Master in Home Appliances Engineering izango da eta graduatuentzat eta ingeniaritza edo zientzia masterrak dauzkatenentzat da. Helburua da 60 kredituko programa baten bidez, eta gehienez bederatzi hilabete iraungo duten eta BSH taldeko atal teknikoetan egingo diren ordaindutako praktiken bidez, prestakuntza espezializatua ematea, zeina positiboki balioetsiko baita BSH taldearen mundu mailako ikerketa zentro edo plantetako hautaketa prozesuetan. Horrela, egresatuei eskainiko zaie etorkizuneko etxetresna elektrikoen teknologiaren garapenean laguntzeko aukera.

Prestakuntza moduluka eskainiko da, kasu bakoitzari egokitutako profilekin, zenbait espezializaziotako moduluak konbinatuz: elektronikoa, beroa eta hotza, jariakinak, materialak, fabrikazioa, informatika eta komunikazioak... Azken jomugak 4.0 industria eta etorkizuneko etxetresna elektrikoen integrazio domotikoa dira.

Bilera Tuteran

Joan den maiatzean NUPen Tuterako campusean egin zen osoko bilkuran, programaren egitura eta materien ildo orokorrak definitzen amaitu zen. Hilabete hauetan zehar xehetasunez landu dira, bi unibertsitateetako gobernu kontseiluetan urtea amaitu baino lehen aurkezteko, eta horrela masterra datorren ikasturtean eskaini ahal izateko.

Proposamen honen punturik erakargarriena da ikasleen gradu ikasketetan jasotzen duten prestakuntza orokorragoa osatzeko aukera ematen duela, eta prestakuntza honi esker hazten ari den sektore batean sartzen ahal dira eraginkortasun guztiarekin. Gainera, sektore horrek garrantzia handia dauka gure industria inguruan, eta horri esker enplegua lortzeko aukerak eta nazioartean profesionalki garatzeko aukerak handiak izango dira. Aldi berean, ekimen honek balio dezake sektore teknologikoko enpresak autonomia erkidego hauetan jar daitezen, bertako unibertsitateetan edukiko dutelako beren etorkizuneko proiektuak ezartzeko behar duten laguntza.