Joan eduki nagusira

"Nola neurtzen da mendien altuera?" Hori da "Zientzia tabernan" saileko bideo berriaren izenburua, izen bereko webgunean argitaratu berri dena. Kapitulu hauetan, NUPeko Esperientziaren gelako ikasleek egiten dituzte dibulgatzaileek erantzun behar dituzten galderak, Esperientziaren gelak prestakuntza eskaintzen die 50 urte baino gehiago dituztenei, Giza eta Gizarte Zientzietan.

Ziklo honetako ikus-entzunezko piezen ezaugarri komuna da taberna batean egiten direla, kasu honetan NUPeko Arrosadiko campuseko jantokien eraikineko kafetegian. Joaquín Sevilla Moróder, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko irakaslea eta  Javier Armentia Fructuoso, Iruñeko Planetarioko zuzendaria, dira protagonistak.

Beren azalpenetan adituek taberna batean arruntak diren materialak eta elementuak erabiltzen dituzte, esaterako katiluak, platerak, kopak edo kafeontziak, egiteko haiek "tabernako esperimentuak" izendatzen dituztenak. Bideoak www.cienciaenelbar.com webgunean eta http://www.youtube.com/user/cienciaenelbar Youtube kanalean ikusten ahal dira.

zoom Bideoaren fotograma bat, non Javier Armentia (ezk.) eta Joaquín Sevilla ageri baitira

Bideoaren fotograma bat, non Javier Armentia (ezk.) eta Joaquín Sevilla ageri baitira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) jarri du abian ekimen hau, Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT) - Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatu du, eta xede nagusia da eduki zientifiko eta teknologikoak  jende guztiarentzat zabaltzea hizkera errazean eta ulergarrian. 2014tik gaur arte zabaldu diren 23 bideoek 211.903 bisita eduki dituzte guztira.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultura Zientifikoaren Unitateak (KZU) bultzatzen du proiektua, eta Iruñeko Planetarioak laguntzen du. Abiapuntutzat hartzen du Zientziaren Lagunen Klubak 2013an martxan jarri zituen "Zientziaren ostegunak" (gaur egun "Zientzia tabernan"), gai zientifikoak lasai eta lagunarteko giroan jende guztiarengana hurbiltzeko xedez sortu zen ekimena.