Joan eduki nagusira

zoom Ekintzailetza modulua egin duten doktoretzako ikasleak argazkia ateratzeko jarrita NUPeko campusean

Ekintzailetza modulua egin duten doktoretzako ikasleak argazkia ateratzeko jarrita NUPeko campusean

Nafarroako Doktoretza Eskolak (NADOE), Nafarroako Unibertsitate Publikokoa (NUP) denak, doktoregaien ekintzailetza sustatzen du gai horri buruzko modulu baten bidez, zeina 28 ikaslek egin baitute. Enpresak Sortzeko Unibertsitateko Laborategiak (LUCE) Nafarroako Berrikuntza eta Enpresen Europar Zentroaren bidez (CEIN) garatutako ekimen bat da, ikasleek doktoretzan egiten duten ikerketari balioa eman eta lan merkatura orientatzeko.

NUPeko programa honen xedea da doktoretzako ikasleek jarrera ekintzailea izan dezaten lortzea beren ikasketen garapenean, zeinak beren tesia egin eta defendatuz bukatuko baitituzte.  Beren ikerketari lan merkatura orientatutako ikuspegi praktikoa eman nahi zaio.

CEINeko profesionalek ematen dute modulua, eta aukera ematen du ekintzailetza zer den erakusteko, negozio aukera bat identifikatzeko beren ikasketetan sortzen duten jakintza aurreratuaren arabera, enpresa proiektuak ikerketaren bidez eraikitzeko metodoak erakusteko eta parte-hartzaileei CEINek azken urteetan doktoreei enpresak abiarazteko emandako laguntzarekin izan duten esperientzia ezagutarazteko.

Modulu hau ikasketa hauen lehen urtean egiten ari diren ikasleak doktoretza-programa hauetakoak dira: Nekazaritza Elikadura, Ingurumeneko Nekazaritza, Bioteknologia, Osasun Zientziak; Industria Zientziak eta Teknologiak, Ekonomia, Enpresa eta Zuzenbidea; Giza Zientziak eta Gizarte Zientziak; Matematika eta Estatistika, eta Tecomber (Komunikazioetako, Bioingeniaritzako eta Energia Berriztagarrietako Teknologiak).

CEINen ekintzak NUPen

Programa hau CEINek, LUCEren bidez, NUPen egiten dituen jardueren barruan dago, eta bere helburua da sustatzea ekintzailetza, proiektuen antzematea eta enpresa berrien abiatzea, ikasleen, tituludun berrien, ikertzaileen eta irakasleen artean.

LUCE Unibertsitate osoarentzako zerbitzu bat da, ekintzailetza sustatu eta enpresak sortzea bultzatu nahi dituena. CEIN LUCEk eskaintzen duen zerbitzua gauzatzen duena da, Enpresa proiektuei aholkularitza emanez, eta horretaz gainera, ikasgelan ekintzailetzari lotutako jarduerak eta lantegiak, eta ekintzaileen bisitaldiak eta jardunaldiak eginez. LUCE 2006. urtean jarri zen abian, CEINen, Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen eta Enpresaburu Gazteen Elkartearen (AJE) laguntzarekin.