Joan eduki nagusira

zoom Joan den urteko udako ikastaroan egin zen robotika erakustaldia

Joan den urteko udako ikastaroan egin zen robotika erakustaldia

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) hartuko du, abuztuaren 16tik 26ra, Scratch/BYOB/SNAP Hezkuntza-robotika eta Programazioari buruzko Nazioarteko Campusa izeneko udako ikastaroa. NUPek eta Iruñeko Planetarioak antolatzen duten campus honetan irakasleentzako lantegi-mintegi trinko bat egingo da, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasle batzuen parte-hartzearekin, eta Lehen Hezkuntzako azken bi ikasmailetako ikasleentzako eguneko eskola-kanpamentu bat.

Irakasleen mintegian parte hartzeko beharrezkoa izango da  izena ematea abuztuaren 5a baino lehen, posta elektroniko bat bidaliz cursosdeverano@unavarra.es helbide elektronikora, eta datu hauek emanez: izena eta deiturak, NANa, posta helbidea, telefonoa, e-posta, oraingo lan egoera edo ikaslea edo egresatua ote den. Eskola kanpamentuan parte hartzeko beharrezkoa izango da haurrek izena ematea abuztuaren 9a baino lehen, posta elektroniko bat bidaliz cursosdeverano@unavarra.es helbide elektronikora, eta datu hauek emanez: izena eta deiturak, posta helbidea, telefonoa, e-posta eta ikasmaila. Ikastaroari buruzko informazio zehatza izena emateko eta matrikula egiteko web-orrialdean dago eskuragai.

Alfredo Pina Calafik, NUPeko Ingeniaritza Matematika eta Informatika Saileko irakasleak, eta Gabriel María Rubio Navarrok, NUPeko Filologia eta Hizkuntzaren Didaktikaren Saileko irakasleak, zuzentzen dute Iruñeko Arrosadiko campuseko Sario eraikinean egingo den nazioarteko campus hau.

Alfredo Pina eta Javier Arlegui de Pablos NUPeko Psikologia eta Pedagogia Saileko irakaslea dira ikastaroko irakasleak. Gainera, Italiako irakasle gonbidatu hauek ere arituko dira: Stefano Monfalcon, Roveretoko Museo Cívicoko (Trentoko probintzia) LEGO Centerreko Robotika Atalaren arduraduna, eta Maddalena Angeli, Hezkuntza Robotikan eta BYOB/SNAP Programazioan aditua eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

Robotika eta bideo-jokoak

Robotika Campusaren helburua bikoitza da. Alde batetik, irakasleak prestatzea ikasgelara eramateko moduko zientzia eta teknologiaren arloko proiektuak egiteko hezkuntza robotikaren inguruan; eta robot fisikoak  (LEGO) eta robot birtualak (Scratch/BYOB/SNAP) hurbiltzea Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikasmailako ikasleei.

Ikastaroa abuztuaren 26an, ostirala, bukatuko da, ikasleek egindako proiektuen erakustaldi irekiarekin, familiakoek edo interesa duen edozein pertsonak ikusi ahal izateko. Erakustaldia Iruñeko Planetarioan egingo da.