Joan eduki nagusira

zoom NIGMETeko Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza Graduko zenbait ikasle eskola batean.

NIGMETeko Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza Graduko zenbait ikasle eskola batean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) bihar, asteartea, uztailak 19, irekiko du epea 2016-2017 ikasturteko graduetarako ohiz kanpoko  aurreinskripzioa egiteko. Ikasleek www.unavarra.es Unibertsitatearen webgunearen bidez eskatuko dute ikaspostua uztailaren 20ra arte, asteazkena, eta egun horretan 14:00ak arte. Ikaspostu hutsak dituzten titulazioak web orrialdean ere kontsultatu egiten ahal dira.

Bihar, uztailaren 20 asteazkena, amaituko da baita ere prozesu honetarako eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea. Unibertsitatean Sartzeko Probak (USP) Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin dituzten Batxilergoko ikasleek ez dute dokumentazioa aurkeztu behar, ez bada nazioarteko programetako baterako ikaspostua eskatzen dutela, edo erreserba kupo baten bidez sartu nahi dutela. Dokumentazioa Administrazio eta Kudeaketako eraikinean aurkeztu behar dute, Iruñeko Arrosadiko campusean, edo posta ziurtatuaren bidez bidali behar dute.

Bigarren deialdi honetan aurreinskripzioa egiten duten ikasle onartuen zerrenda uztailaren 22an, ostiralarekin, jarriko da jendaurrean, eta ikaspostua lortzen dutenek uztailaren 26an, asteartearekin, egingo dute matrikula.

1.775etik ikaspostu hurrengo ikasturterako

Guztira 18 gradutan eta 3 gradu bikoitzetan banatutako 1.755 ikaspostu berri eskainiko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoak hurrengo ikasturterako. Ikastegien arabera, Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa (TIIGMET) izango da ikaspostu berri gehien edukiko duena, 520 edukiko baititu osotara. Ondoren Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea dator, 450 ikasposturekin; Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, 325 ikasposturekin; Osasun Ikasketen Fakultatea, 160rekin; eta bukatzeko, Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa eta Zientzia Juridikoen Fakultatea datoz, biak 150 ikasposturekin.