Joan eduki nagusira

zoom Junkal Garmendia zientzialariaren ikerketa taldea IdABeko (Agrobioteknologia Institutua) laborategian. IdAB zentro mistoa da, CSIC, NUP eta Nafarroako Gobernuaren artean osatua. Ezkerretik eskuinera: Nahikari López López, Sergio Cuesta Ferré, Junkal Garmendia García, Lucía Caballero Coronado eta Ariadna Fernández Calvet ikertzaileak.

Junkal Garmendia zientzialariaren ikerketa taldea IdABeko (Agrobioteknologia Institutua) laborategian. IdAB zentro mistoa da, CSIC, NUP eta Nafarroako Gobernuaren artean osatua. Ezkerretik eskuinera: Nahikari López López, Sergio Cuesta Ferré, Junkal Garmendia García, Lucía Caballero Coronado eta Ariadna Fernández Calvet ikertzaileak.

Agrobioteknologia Institutuak (IdAB), zuzendu duen ikerketa batek BGBK (biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa) daukaten gaixoen arnasbideak kolonizatzen dituen patogeno batek sortzen duen infekzioan nahastuta dauden elementu bakterianoak identifikatu ditu, metodologia berri bati esker. Agrobioteknologia Institutua Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusiaren (CSIC), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) eta Nafarroako Gobernuaren arteko zentro mistoa da. Aurkikuntza hau Ipar Amerikako hiru unibertsitaterekin batera egin da, eta hari esker bide berriak irekiko dira arnas infekzioei aplikatzeko moduko bakterioen aurkako terapiak zabaltzeko.

Ikerketak metodologia berri bat garatu du bakterio patogenoen oinarri genetikoak aztertzeko, eta jomuga terapeutikoak atzemateko balio du, mikrobioen aurkako eragile berriak garatzeko. Metodologia horren izena TREP da ("transformed recombinant enrichment profiling", ingelesez), eta bere potentzialitatea "birulentzia bakterioaren faktoreak identifikatzeko azkar atzemateko gaitasunean" omen datza, "horiek direlarik mikroorganismo batek giza gorputzean sartzeko, ehunak inbaditzeko eta gaixotasuna sortzeko dauzkan mekanismoak, gero mikrobioen aurkako jomuga moduan erabiltzen ahal direnak". Hori da CSIC-ek IdAB-en daukan zientzialari titular Junkal Garmendia Garcíak esaten duena. Bera izan da ikerketaren zuzendaria.

Lan honetan aplikatu da TREP metodologia aztertzeko zein den Haemophilus influenzae arnas patogenoak sortzen duen zelulen arteko inbasioaren arkitektura genetikoa. Patogeno hau da arnas gaixo kronikoen arnasbideak kolonizatzen dituena, eta BGBK eritasunaren sintomen okerragotze luzearekin elkartzen dena. "Epitelioa arnas traktua estaltzen duen ehuna da, arnasbideen babes-hesi bat bezala jokatzen duena; patogeno honek arnas aparatuko epitelioa inbaditzen du, eta sortzen duen infekzioak ihes egiten dio erantzun immuneari eta infekzio kronikoaren bitarteko esku-hartze terapeutikoari —azaldu du Junkal Garmendiak—. "Horri esker, patogenoak iraun egiten du".

TREP metodologiaren bidez, Haemophilus influenzae patogenoan epitelio-ehuna inbaditzeko eta patogenoak elkarrekin itsatsi eta taldeak edo mikrokoloniak osatzeko oso garrantzizkoak diren elementu batzuk. "Orokorrean hitz eginda, ikerketak hainbat elementu bakteriano identifikatzen ditu; elementu hauek blokeatuz gero, litekeena da patogenoaren inbasioan eragitea; eta uste izatekoa da horrek, bere aldetik, arnas infekzioaren aurkako eraginkortasun antibiotikoa handiagotuko du", adierazi du Junkal Garmendiak.

Beste hainbat arnas patogeno

TREP metodologia aplikagarria da bakterio espezieen abaniko zabal batean, eta horien artean Streptococcus pneumoniae (neumonia, sinusitisa... sortzen dituena) eta Moraxella catarrahlis (otitisa, bronkitisa, sinusitisa eta laringitisa sortzen dituena) daude, baita, noski, lehen aipatu dugun Haemophilus influenzae ere.

Ikerketa “PLoS Pathogens” aldizkarian argitaratu da, eta Drexel eta Pensilvaniako unibertsitateekin (biak Estatu Batuetakoak) eta British Columbiako Unibertsitatearekin (Kanada) garatu da.