Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegiak irekirik edukiko du, urtarrilaren 29ra arte, heldu den udaberriko seihilekoko matrikula egiteko epea, otsailean hasteko irailean eratu ziren urteko taldeetan, taldeak osatu arte. Webgune honen bidez egin behar da matrikula: Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegia.
Ingelesa, frantsesa, alemana eta atzerritarrentzako espainiera ikasteko ikastaroak eskaintzen dira. Orobat, Unibertsitateak hainbat lantegi dauzka azterketa ofizialak prestatzeko.
Ikastaroen tipologia egokitu egiten da unibertsitateko komunitatean dauden taldeen hizkuntza-prestakuntzaren beharretara. Ikastaroak prestatzean asmoa izan da bakoitzaren neurri, behar eta mailara egokitzea hizkuntza ikasketa. Metodoek ere komunikatzeko eta parte hartzeko erraztasuna ematen dute, eta, azken batean, hizkuntza gaitasunean benetan aurrera egiteko.
Ikastaroak denontzat
Ikastaroak denentzat dira: bai Unibertsitate komunitateko kideentzat (graduko edo graduondoko ikasleak, irakasle eta ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak), bai NUPeko tituludunentzat, bai eta Unibertsitatekoak ez direnentzat ere. A3U programan izena eman dutenek ere tasa bereziak dauzkate ikastaro hauetarako. Unibertsitatearen adiskide eta ikasle ohientzat da programa hori.
Hizkuntza bat ikasi nahi dutenek, ikastegian sartu berriak badira eta aldez aurretik ezagutzak badituzte, beren maila egiaztatu beharko dute egiaztapen ofizial baten bidez, edo, bestela, proba bat egin beharko dute Ikastegian (Arrosadiko campuseko Sario eraikina, Iruñea). Proba horiek doakoak dira, eta 9:00etatik 12:30era egiten dira, astelehenetik ostegunera, eta 15:30etik 17:30era arte ostiraletan.
Ikastaro hauei buruzko informazio guztia webgune honetan dago Ikusgai: Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegia; bestela deitu 948 16 97 91 telefonora, edo bidali mezu bat helbide honetara: centro.idiomas@unavarra.es, edota joan Ikastegiaren informazio puntura (Sario eraikina, 3. modulua, lehenengo solairua), zeinaren egun-orduak webgunean baitaude ikusgai.