Carlosena errektorea (eskuinean) eta López errektoreordea, Erasmus+ programari buruzko jardunaldiaren aurkezpenean
Erasmus+ erkidego-programa ezagutarazteko xedearekin, zeinera Europar Batasunak ia 16.500 milioi euroko aurrekontu orokorra zuzendu baitu zazpi urteko aldirako (2014-2020), Nazioartekotze Errektoreordetzak jardunaldi bat antolatu zuen. Alfonso Carlosena errektoreak eta Hugo López esparru horretako errektoreordeak aurkeztu zuten, eta bertan adierazi zuten Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) proiektu horietan parte hartzeko interesa duela, eta, hortaz, erakundeak lagundu eta onespena emango diela. Topaketan ekimen horren ezaugarriak aurkeztu zituzten hainbat adituk. Ekimenaren bidez nazioarteko mugikortasuneko jarduerak gara daitezke, baterako graduak eta masterrak sortu eta unibertsitateen arteko aliantzak eta partzuergoak egonkortu, hainbat jardueraren artean.
Erasmus+ Europar Batasunaren programa bat da, gaitasunak eta enplegugarritasuna handiagotzea eta hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirol sistemak laguntzea xede duena. Europar Parlamentuak eta EBko Kontseiluak 2013an onetsi zuten programa berri hau, eta aurreko beste programa batzuen integrazioaren ondorioa da, hala nola hauena: Erasmus, Comenius, Tempus edo Alfa. Programa horiek goi-mailako hezkuntza, lanbide-heziketa, eskolako hezkuntza eta nagusiena eta gazteena hartzen zituzten barnean. Tresna horren bidez Hogeita zortzi estatu-kideek Europako Agenda Politikoaren aplikazioa 2020ra arte babestu nahi dute. Bere helburuak dira enplegu-maila hobetzea, produktibitatea handiagotzea eta gizarte kohesio handiagoa lortzea. Programa berriak atzerrian ikasteko, prestatzeko, lan esperientzia izateko eta boluntariotza jardueretan parte hartzeko aukera eskaintzen dizkie lau milioitik gora pertsonari.
Erasmus+ programaren bost jarduerak
Erasmus+ programak bost jarduera ditu, eta hainbat arlo hartzen dituzte barruan. Hala, 1. giltzarri jarduera izenekoak ikasle, boluntario eta langileen mugikortasuna ditu xede, beste herrialde batean ikaskuntza edo lan esperientzia bat lortzeko, eta Erasmus Mundus masterreko baterako tituluak, EBtik kanpoko herrialdeei irekiak.
2. giltzarri jarduera berrikuntzarako lankidetza eta praktika onen trukea hartzen ditu barruan, eta diruz laguntzen ditu, esaterako, hezkuntza, prestakuntza eta gazteriaren arloko elkartze estrategikoak; ezagutzarako itunak, berrikuntza eta enpresa-espiritua sustatzeko; eta goi-mailako hezkuntzaren esparruan gaitasunak garatzea.
3. giltzarri jarduerak hezkuntzari, prestakuntzari eta gazteriaren arloko politiken erreformari laguntzen die, eta katedrak, irakaskuntza moduluak, bikaintasun zentroak, unibertsitateko sareak, EBrekin lotutako edukiak lantzen dituzten proiektuak eta elkarteak laguntzen dituzte Jean Monnet jarduerek. Azkenik, Kirol esparruko jarduerek lankidetza-elkarteak eta Europako irabazi-asmorik gabeko kirol jarduerak laguntzen dituzte.
Adituak
Juan Manuel González Canino egon zen jardunaldian, SEPIEren zuzendaria (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua), zeina Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren mende dagoen erakunde autonomo bat baita, eta Erasmus+ programa kudeatzen baitu. Aditu honek aipatu programaren ezaugarri nagusiak azaldu zituen, zeinaren balio erantsia baita pertsona eta erakundeei eskaintzen dien nazioartekotzea mugikortasunerako eta lankidetzarako aukeren bidez.
Halaber, Erasmus+. programaren jardueren esparruan jada onartu dituzten proiektuen adibide batzuk aurkeztu zituzten. Hala, Reyes Mallada Vianak (Zaragozako Unibertsitatea) eta Leandro Navarro Moldesek (Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa) beren irakaskuntza-esperientziak aurkeztu zituzten; Gorka Orueta Estivarizek (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Alejandro San Juan Ferrerek (NUP), beren parte-hartzea jarduera estrategikoetan; eta Mikel Izquierdo Redínek (NUP), bere proiektua, kirolerako jarduerekin lotuta dagoena.
Azkenik, NUPeko bi adituk (Blas Los Arcos León Ekonomia Gaietarako eta Programaziorako kudeatzaileordeak eta Benigno Gómez López Ikerketa Zerbitzuaren zuzendariak) Erasmus+ proiektuen ondorio ekonomikoak azaldu zituzten.
Jardunaldiak grabatu egin zituzten, eta helbide honetan daude erabilgarri: http://bit.ly/1TROAIO. Hizlariek erabilitako materialak helbide honetan daude kontsultatzeko: http://bit.ly/1Rhttp://bit.ly/1RTMOIxTMOIx