Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera: Rodríguez, Asiron, Carlosena, Oroz, Tébar eta Aguas.

Ezkerretik eskuinera: Rodríguez, Asiron, Carlosena, Oroz, Tébar eta Aguas.

Espainiako hogeita hamar unibertsitatetako (publiko eta pribatu) Informatika Ingeniaritzako 60 ikasle bildu dira gaurtik, osteguna, azaroak 5, Iruñean, RITSI Informatikako Ingeniaritza Teknikoetako eta Goi Mailako Ingeniaritzetako Ikasleen Bileraren XLIII. Ohiko Biltzar Orokorraren karira. Topaketa egingo da igandera arte, hilak 8, Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Informatika Ingeniaritzan tituludun diren profesionalen egoera aldatzea aldarrikatzeko baliatuko da, zeren, informazioaren teknologiekin lotutako jarduera ugari egiteko gaituak dauden arren, ez daude parekatuak beste ingeniaritza batzuekin, non bereizten diren proiektuak sinatzeko gaitasuna daukatenak eta ez daukatenak.

RITSI Elkarteak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Kontseiluak antolatu dute topaketa eta badauka Unibertsitatearen beraren laguntza, Nafarroako Gobernuarena, Iruñeko eta Erriberriko udalena (azken honetan egingo da larunbateko saioa), Iruñerriko Mankomunitatearena eta Reyno Gourmet enpresarena.

Biltzarra gaur, osteguna, inauguratu da eta bertan egon dira: Alfonso Carlosena NUPeko errektorea; Joseba Asiron Saez Iruñeko alkatea; Nekane Oroz Bretón Nafarroako Gobernuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Teknologien Zerbitzuko zuzendaria; Rafael J. Rodríguez Trías NUPeko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (ETSIIT) zuzendaria; Daniel Tébar Martínez RITSI elkartearen buru eta Gaztela-Mantxako Unibertsitateko ikaslea; eta Iñigo Aguas Ardaiz NUPeko Ikasleen Kontseiluko buru eta ikaslea.

Informatikako Ingeniaritza Teknikoetako eta Goi Mailako Ingeniaritzetako Ikasleen Bilera, RITSI, estatuko elkarteko bat da, 1992an sortutakoa, Informatikako Ingeniaritza (teknikoetako eta goi mailako ingeniaritzetako, gradu edo masterretakoak), eta beren adar guztietako ordezkaritzak eta ikasleen kontseiluak koordinatzeko eta ordezkatzeko helburuarekin. Espainiako unibertsitateetan 60.000 bat ikasle dabiltza  titulazio horiek egiten.

Lizentziaturatik gradura

zoom Informatika Ingeniaritzako ikasleen bilera inauguratu den aretoaren irudi bat.

Informatika Ingeniaritzako ikasleen bilera inauguratu den aretoaren irudi bat.

Informatika Ingeniaritza hasiera batean lizentziatura bat zen eta, ondoren bereizi egin zen bi titulu hauetan: hiru urteko ingeniaritza teknikoa eta, betiere teknikoa gainditu ondoren, bost ikasmailako edo bi ikasmailako goi mailakoa. Europako Unibertsitate Eremua ezarri eta gero, titulazio horiek gradu bihurtu dira (lau ikasmaila), eta hori gainditzea ingeniaritza tekniko bat eta masterra (bi ikasmaila), antzinako goi-mailako ingeniaritzaren baliokidea da.

Informatika Ingeniaritzako profesionalen egoera egonkor egon da azken urteotan, eta nazioan gobernuan agintzen egon direnek ez dute ezer egin”, dio Iñigo Aguas Informatika Ingeniaritzako Masterreko ikasle eta RITSI elkartearen buruordeak. Zerbitzuen Zuzentaraua (2006) onetsi ondoren, Europar Batasuneko Estatu kideei behartzen baitie beren zerbitzu profesionaletako asko liberalizatzen, horien artean ingeniaritzekin lotutakoak, “bai aurreko gobernu sozialistak bai egungo popularrak konpromisoa hartu zuten onesteko ildo horri jarraituko zion Zerbitzu Profesionalei buruzko Lege bat eta, gainera, Informatika Ingeniaritzako profesionalen eta gainerako ingeniaritzen arteko desberdintasunak gaindituko zituena”. "Desberdintasun horrek, informazio teknologien garapenarekin lotutako hainbat lanbidetan jardutea eragozten ez badu ere, informatika ingeniariei dakarkiena da ez dela bereizketarik egiten proiektuak sinatzeko gaitasuna daukatenen eta ez daukatenen artean”, eransten du Aguasek.

RITSI elkarteko kideak “ingeniaritzako lanbideak parekatzearen alde daude —dio Daniel Tébarrek—, Europako Zerbitzuen Zuzentarauak ezarritakoaren ildotik, konparazio-laidorik egon gabe, ez eta oztoporik ere, Informatika ingeniariek eskumena daukaten Europako beren mailako profesionalen eta Espainiako ingeniaritzako profesionalen baldintza berdinetan jardun dezaten”. “Hala bada, orain itxiko den agintaldian, Diputatuen Kongresuko Hezkuntza Batzordeak aho batez onetsi zuen ideia hori mantentzen duen ez-legezko proposamen bat. Informatika Ingeniaritzarekin lotutako komunitate osoak poz handiz hartu zuen berri hau; hala ere, RITSI eta inplikaturik dauden gainerakoek, esaterako, Informatika Ingeniaritzako Dekanoen eta Zuzendarien Konferentziak, Informatika Ingeniarien Elkargoaren Kontseilu Nagusiak eta Informatikako Ingeniari Teknikoen Elkargoen Kontseilu Nagusiak, jarraitzen dute hura abian jartzeko beharra defenditzen, bai eta ingeniaritzen arteko parekidetasuna ere”, bukatu du Daniel Tébarrek.