Joan eduki nagusira

zoom Talde irabazleak epaimahaiarekin eta NUPeko ikasleen gaietarako errektoreordearekin batera

Talde irabazleak epaimahaiarekin eta NUPeko ikasleen gaietarako errektoreordearekin batera

San Ignacio ikastetxeko taldeak (Ignacio Marchante Hueso, Leyre Ruiz Chacón, Ignacio Yarnoz San Martín, Naomi Moreno Cosgrove eta Ainhoa Leoz Asiainek osatua) irabazi du Batxilergoko VI. Eztabaida Torneoko (BET) finala. Proba larunbatean egin zen Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuren aretoan Miravalles-Redín ikastetxea  sailkatu zen bigarren tokian eta hizlari hoberenaren aipamena  Javier Vineta Garcíari eman zioten, zeina ikastetxe berekoa baita.

“Adin nagusitasuna 16 urtera jaitsi beharko litzateke Espainian?” izan zen eztabaidagaia, eta NUPeko eztabaida jardueren arduradun eta irakasle diren hauek osatu zuten epaimahaia: Iñigo Virto, Pedro Velasco, Miren Sarasibar, Rafael Garcia, Ramo Barrena, Susana Berdonces eta Itziar San Martín.

Bigarren tokian sailkatu zen taldea hauek osatu zuten: Blanca Bazal Chacon, María Nieto Elizalde, María Panadero Montserrat, Iñaki Ugalde Azpiazu eta Javier Vineta García.  Lehiaketako irabazleen saria tableta elektroniko bana izan zen, eta bigarren sailkatu zirenena, liburu elektroniko bana. Azken eztabaidan eta sariak emateko ekitaldian izan ziren  Maiorga Ramírez Parlamentuko mahaiko lehen idazkaria eta Cristina Bayona ikasleen gaietarako errektoreordea.

zoom San Ignacio, VI. BET honen irabazlea, Maiorga Ramírez eta Cristina Bayonarekin batera

San Ignacio, VI. BET honen irabazlea, Maiorga Ramírez eta Cristina Bayonarekin batera

Nafarroako ikastetxe publiko eta hitzartuetako Batxilergoko 2. ikasmailako gazteei zuzendutako prestakuntzako eta lehiaketako ekitaldia izateko proposatzen da lehiaketa hau. Ikastetxe bakoitzak talde bakar batekin parte hartuko du –hiruzpalau ikasle eta kapitain bat–, eta 2. Batxilergoko ikasleek osatuko dute taldea. Aukera bat da ikasleek hainbat trebetasun gara ditzaten: jendaurrean mintzatzeko gaitasuna, taldean lan egitekoa, informazioa aztertzekoa edo argudioak ematekoa. Beren prestakuntza pertsonalerako oso interesgarriak izateaz gain, trebetasun horiek unibertsitateko gradu ikasketei lotutako zenbait zeharkako eskumen edo eskumen orokor osatzen dituzte.

Epaimahaiak alderdi hauek balioesten ditu: sarrera, errefusatze eta ondoriorik onenak; taldearen jarrera, ordena, adierazitakoaren argitasuna eta erraztasuna; segurtasuna eta gaia menderatzea; inprobisatzeko gaitasuna; mintzaira diskurtsoari begira egokia izatea, eta zalutasuna erantzutean.

zoom Miravalles-Redín bigarren sailkatu zen taldeko partaideak

Miravalles-Redín bigarren sailkatu zen taldeko partaideak

Torneoaren lehen fasea ostiralean egin zen NUPeko Sario eraikinean. Aurkeztu ziren 16 taldeetatik lau igaro ziren finalaurreko probetara: San Cernin, zeinak Miravalles-Redín ikastetxearen aurka neurtu baitzituen indarrak, eta San Ignacio, zeina Nuestra Señora del Huertoren aurka aritu baitzen. Azken fasean, San Ignaciok aurkako iritzia defendatu zuen eta Miravalles-Redínek aldeko iritzia. Azken fasearen garapenari buruzko informazio osoa eta bideoa Kultura Jardueren Atalaren web-orrian ikusteko aukera izango da aurki.

Edizio honetan Nafarroako 16 ikastetxetako 80 ikaslek parte hartu dute: Iruñeko Arte Eskola, Plaza de la Cruz BHI, Nuestra Señora del Huerto, San Cernin, Hijas de Jesús,  Julio Caro Baroja BHI (Biurdana 2), Santa Teresa, Miravalles-Redín, Nuestra Señora del Puy (Lizarra), San Ignacio, Barañain BHI, Liceo Monjardín, Irabia-Izaga, Sagrado Corazón, Pablo Sarasate BHI (Lodosa) eta Luis Amigó.