Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, Elizari, Jorqui, Arcos eta Magdaleno, Coímbran (Portugal).

Ezkerretik eskuinera, Elizari, Jorqui, Arcos eta Magdaleno, Coímbran (Portugal).

Leyre Elizari Urtasun Nafarroako Unibertsitate Publikoko Doktoretza ikaslea, Osasun Zuzenbideko Munduko XXI. Biltzarrean saritua izan da oraintsu Coímbran (Portugal)  egoitzetan ingresaturik dauden adinez nagusiek tratamendu medikuei uko egiteari buruzko azterlan bati esker. Lan horrek, María Luisa Arcos Vieira eta María Jorqui Azofra (NUPeko irakasleek) eta Antonio Magdaleno Alegría (Kantabriako unibertsitateko irakasleak) aurkeztutako lanekin batera, ikerketa-proiektu bat osatzen du pazientearen autonomia printzipioaren mugei buruz osasunaren eremuan. Proiektua Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatuta dago.

Zuzenbidean lizentziaduna NUPen  ikasketen amaierako aparteko sariarekin (2001-2002) eta jarduneko abokatua hamaika urtez, Leyre Elizarik irabazi duen saria “Early Career Presentation” deialdiari dagokio biltzar horren barruan. Biltzarra antolatu du World Association for Medical Law elkarteak (Osasun Zuzenbideko profesionalen elkarte garrantzitsuena munduan).

Leyre Elizarik aurkeztu duen hitzaldiaren izenburua  “Egoitzak eta tratamendu medikuei uko egitea” da, eta bere ustez “egoitza batean bizitzeak ez du aldatu behar pazienteak daukan eskubidea tratamendu mediku bati buruzko informazioa jasotzeko eta hura onartu edo hari uko egin erabakitzeko, baina, ezbairik gabe, bai baldintzatzen du informazioa jasotzeko eta baimena emateko modua”.

Praktikan —jarraitzen du Leyre Elizarik-, pertsona adinez nagusi bat egoitza batean sartzeak lagundu egiten die haren gaitasunei buruzko inertziei edo aurreiritzi orokorrei, erabaki zehatz bakoitzerako balioespen bat eduki beharrean, eta horri gehitzen zaio adinez nagusiek amore ematea edo haien pasibitatea, onartu egiten baitute, besterik gabe, medikuek proposatzen diena, edo normaltasunez hartzen baitute informazioa zuzenean ematea beren familiakoei edo legezko ordezkariei, eta horiek izatea erabakia hartzen dutenak”.

Horregatik guztiagatik, Elizarik defenditzen du egoitzetan lan egitea profesionalen eta erabiltzaileen artean, pazientearen autonomia-printzipioari buruz “kontzientziatzeko eta hedatzeko”, batzuetan urratu egiten baita lotura (fisikoak eta farmakologikoak) erabiltzen direlako, ukitutako pertsonaren baimenik gabe. Horrek guztiak, gainera, "pertsona adinez nagusien bizi-kalitatearen hobekuntzan lagunduko du, ikusten baitute beren erabaki-ahalmena gordetzen dutela egoitzaren eremuan, joera hura galtzea edo oso murritza izatea den eremuan, hain zuzen ere".

Ez jakiteko eskubidea bizitzaren amaieran

Gainera, María Luisa Arcos irakasleak “Bizitzaren amaiera eta ez jakiteko eskubidea” izeneko hitzaldia aurkeztu zuen, non hausnarketa egiten baitu pertsonek heriotzaren prozesuan dauzkaten eskubideei buruz. Ikertzailea nazioarteko aldarrikapenetatik abiatzen da (esaterako, Giza Genomarena eta 1997ko Giza Eskubideei buruzkoa) eta Pazientearen Autonomiari buruzko Legea (2002), non ezartzen baita “pertsona guztiek daukatela informatua ez izateko nahiaren eskubidea errespetatu dakien”, eta printzipio hori jasotzen duten lege autonomikoak azaltzen ditu. "Bizitzaren amaierako aldi honen testuinguruan nabarmen ikusten da pazienteak egiazki dauzkan eskubideei buruz hausnartzeko beharra eta, bereziki, bere egoerari edo pronostikoari buruz informazioa jaso nahi ez duenaren borondatearen irismena, medikuek eta haren inguruko pertsonek onartu behar dutena”, dio María Luisa Arcosek.

Bestalde, María Jorquik aurkeztu zuen “Bat ez etortzea osasun arloko kontzientzia-eragozpena dela eta?” komunikazioa, eta Antonio Magdalenok, NUPen doktoretza egin zuena eta gaur egun Zuzenbide Publikoko Saileko irakaslea dena Kantabriako unibertsitatean, beste horrenbeste egin zuen “Mugimendu migratorioak, osasun kolektiboa eta oinarrizko eskubideak mugatzea” izeneko hitzaldiarekin.