Joan eduki nagusira

zoom Muskulazio Aretoko monitorea (Maider Irisarri)  Vitale aplikazioaren funtzionamendua azaltzen pantaila batean.

Muskulazio Aretoko monitorea (Maider Irisarri) Vitale aplikazioaren funtzionamendua azaltzen pantaila batean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak abian jarri du tresna teknologiko berri bat Nafarroako Unibertsitate Pabilioiko Muskulazio Aretoko erabiltzaileei beren entrenamendua pertsonalizatzeko aukera ematen diena. Android eta iOS sistema operatiboak dauzkaten sakelako telefono adimendunetarako aplikazio bat da, Arrosadiko campuseko instalazio horretan dagoen ukipen-pantaila batean ere eskuragarri dagoena.

Mugikorreko aplikazioaren izena Vitale (Intelligent Training System) da, eta aukera ematen du “online” aurreinskripzioa egiteko banan-banako entrenamendurako bai egoera fisikoa hobetzeko bai zenbait patologiari aurrea hartu eta erantzuna emateko.

Zerbitzu hau edukitzeko interesa daukaten pertsonak unibertsitateko kirol instalazioetako erabiltzaile izan behar dira, aplikazioa jaitsi behar dute www.myvitale.com webgunetik, eta beren helburua planteatu besterik ez dute egin behar. Muskulazio Aretoko teknikariak haien ezaugarri guztiak aztertu ondoren, (egungo egoera fisikoa, denbora erabilgarria, aldartea, asteko entrenamenduen maiztasuna, entrenatzeko lekua, patologiak, jarduera fisikoa egiteko dagoen kirol material erabilgarria…), prestatu egingo du banakako entrenamendu programa bat bakoitzaren beharrei egokitzen zaiena. 

Monitorearekin harremana gimnasiotik kanpo

zoom Vitale aplikazioa, erabiltzaile baten sakelakoan.

Vitale aplikazioa, erabiltzaile baten sakelakoan.

Era berean, aplikazioak erabiltzaileari emango dio bere entrenamenduari buruzko informazio guztia daukan datu-base bat (egindakoak eta egiteko dauzkanak) eta bere egoera fisikoaren bilakaera azaltzen dituena. Gainera, hango teknikariarekin "txat" baten bidez komunikatzeko aukera ematen dio kirol instalazioetatik kanpo sor dakiokeen edozein zalantza kontsultatzeko. Halaber, laguntzarako tresnak edukiko ditu: jarraipen-agendak, hiru dimentsiotako anatomiako liburutegia, aurrerapenak balioesteko test bateriak, egindako lanari buruzko estatistikak, HD bideoak (definizio handikoak)... kirolariari zerbitzu globala emateko xedez, praktika ohikoa izan edo ez.

Intelligent System Vitale nafar enpresak diseinatu du aplikazioa, Gorputz Heziketan lizentziadunek, medikuek eta ingeniariek garatutako matematiko algoritmoak erabiliz. Lau ekintzailek fundatutako enpresak Nafarroako Unibertsitate Publikotik ateratako hiru kideri eman die lana: Mikel Borda Izko (Telekomunikazio Ingeniaritza), Miguel Echávarri Pomares (Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoa) eta Amaya Cirauqui Larrea (Ekonomia).