Nafarroako Unibertsitate Publikoak ostiral honetan, irailak 11, ospatu du 2015-16 ikasturtearen hasiera ekitaldia. Ekitaldia Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan egin da. Alfonso Carlosena Unibertsitateko errektorea eta Uxue Barkos Berruezo Nafarroako Gobernuko lehendakaria izan dira ekitaldian buru. Horiekin batera Foru Erkidegoko agintari nagusiak eta unibertsitate komunitateko kideak egon dira.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Manuel López-Amo Sainz Teknologia Elektronikoko katedradunak eman du hasierako ikasgaia, “Fotonika eta Argiaren Nazioarteko Urtea" izenburua duen hitzaldian.
Errektoreaz eta Nafarroako Gobernuko lehendakariaz gainera, bertan izan dira Ainhoa Aznárez Igarza Nafarroako Parlamentuko lehendakaria; eta Carmen Alba Orduna Nafarroako Gobernuko delegatua. Haiekin batera bertaratu dira Nafarroako Gobernuaren bi lehendakariordeak, Manu Ayerdi Olaizola (Garapen Ekonomikokoa) eta Miguel Laparra Navarro (Gizarte Eskubideetakoa), eta kontseilari hauek: Mikel Aranburu Urtasun (Ogasuneko eta Finantza Politikakoa); María José
Beaumont Aristu (Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziakoa); Ana Ollo Hualde (Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetakoa); José Luis Mendoza Peña (Hezkuntzakoa); Fernando Domínguez Cunchillos (Osasunekoa); Ana Herrera Isasi (Kultura, Kirol eta Gazteriakoa); eta Isabel Elizalde Arretxea (Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumenekoa).
Haiei gehitu zaizkie Joseba Asiron Saez Iruñeko alkatea; Koldo Leoz Garciandia Lizarrako alkatea; eta Arturo Goldaracena Asa Tafallako alkatea. Era berean, bertan izan dira Helio Robleda Cabezas Kontuen Ganberako lehendakaria; Francisco Javier Enériz Olaechea Nafarroako arartekoa; Joaquín Galve Sauras Nafarroako Auzitegi Nagusiko burua; eta José Antonio Sánchez Sánchez-Villares Nafarroako Goi Fiskaltzako fiskala.
Bi lehendakari ohi
Hainbat talde politikoetako diputatu, senatari eta parlamentarioez, Iruñeko zinegotziez eta erakunde ekonomiko eta sozialetako ordezkariez gainera, bertaratu dira baita Nafarroako Gobernuko bi lehendakari ohi ere: Juan Cruz Alli Aranguren; eta Yolanda Barcina Angulo, katedradun moduan togarekin desfilatu duena. Guztira, 400 bat pertsona bertaratu dira ekitaldira.
Irakaskuntza esparrutik, bertan izan dira Julio Lafuente López Nafarroako Unibertsitate Publikoko aurreko errektorea; Alfonso Sánchez Tabernero Nafarroako Unibertsitateko errektorea; Fernando Plazaola Muguruza EHUko errektoreordea; eta UHUNeko zuzendariak Iruñean eta Tuteran, José Luis Martín Nogales eta Luis J. Fernández Rodríguez, hurrenez hurren.
Segizio Akademikoaren desfilea
Eguerdiko 12:00etan eman zaio hasiera ekitaldiari, segizio akademikoaren desfilearekin, banderaduna, Mauro Malvè (Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritzako Saileko irakaslea) aurretik zihoala. Irakasle togadunen taldea Fernando Remacha aretoan sartu da Nafarroako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioko Metalezkoen Taldeak "Erresuma Sartzeko Martxa" (anonimoa, XVIII. mendea) jotzen zuen bitartean. Gero, Inés Olaizola Nogales Unibertsitateko idazkari nagusiak 2014-2015 ikasturteari dagokion oroitidazkiaren laburpena irakurri du.
Jarraian, Manuel López-Amo Sainz katedradunak eman du hasierako ikasgaia, fotonikari buruz, argia aztertzen duen zientzia eta teknologia, ONUk 2013. urtean erabaki zuenez gero, Argiaren Nazioarteko Urte izendatu den honetan. “Fotonika eta Argiaren Nazioarteko Urtea" izenburua duen hitzaldian azaldu du zientzia hau "bere hastapenetan dagoela". "Horren froga bat da 2013. urtera arte ez dela aldarrikatu Europaren garapenerako funtsezko sei teknologietako bat dela", azaldu du.
Hizlariak fotonikaren historia eta haren aplikazioetako batzuk azaldu ditu gainetik, horien artean komunikazio optikoen sareak, zuntz optikoko sentsoreak, laser kirurgia edo eguzki-zelulak. “Argiaren zenbait propietate erabiltzen hasi dira oso berrriki, eta pentsatzekoa da fotonikak alternatiba ugari emango dizkigula konputazioaren, sentsoreen, kriptografiaren eta telekomunikazio-sareen esparruetan”, esan du bere hitzaldian.
Omenaldia Unibertsitateko langileei
Ondoren, omenaldia egin zaie erakundean zerbitzu ematen 25 urte igaro dituzten 85 pertsonei (horietatik 27k beren ezin etorria adierazi dute) eta 2014ko irailaren 1etik 2015eko abuztuaren 31ra bitartean erretiroa hartu duten 15 langileei (horietatik 6k beren ezin etorria adierazi dute).
Ondoren, Alfonso Carlosenak hartu du hitza. Errektoreak bere hitzaldian hausnarketa egin du Unibertsitate kontzeptuari buruz "muga" gisa: hezkuntza-sistemaren eta lanbide batean jardutearen artekoa; jakintzaren sorkuntzaren eta gizartearentzat erabilgarriak diren aurrerapenak gauzatzearen artekoa; eta pentsamendu forma berrien eta gizarte justuago batean horien islaren artekoa. Carlosenak defenditu duen ideia da NUP izan behar dela gune ireki eta muga-gune hori, non Nafarroako gizarteak bere herritarren prestakuntza maila handiagoa lortzeko aukera izango duen.
Horren ildotik, errektoreak "gizarte osoaren laguntza irmoa" aldarrikatu du, NUPek jakintza sortzeko duen gaitasunaren eragina areagotzeko, talentua finkatu eta are gehiago erakartzeko, komunitatearen garapenean lagunduko duten (OTE) oinarri teknologikoko enpresak sortzeko, edo nazioartekotzaren bultzadaren bidez gazteen buruak beste kultura batzuetara zabaltzeko. Carlosenak adierazi du ezin dela NUP aurkeztu gastuen aurrekontuak duen kontu-sail bat bezala, baizik eta egin daitekeen “inbertsiorik hoberenaren” moduan, eta eskatu die Gobernuari, udalei, instituzioei eta enpresa pribatuei helburu horiek lortzeko tresnak abian jartzeko.
Azkenik, Uxue Barkos Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakariak bere hitzaldia irakurri du, eta hasiera ofiziala eman dio 2015-16 ikasturteari.
Ekitaldiaren alderdi musikala Nafarroako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioko Metalezkoen Taldearen eskutik egon da, Miguel Sansiñena Vergararen batutaren zuzendaritzapean; eta Nafarroako Abesbatza Ganberarenetik, David Guindano Igarretak zuzenduta. Pieza hauek interpretatu dituzte: Himnus “De comune Martyrum” (Michael Navarrus melodia gregoriarraren gainean), “De colores” (Fernando Remachak harmonizatutako melodia herrikoia), “Jeiki, Jeiki!” (Aita Donostiak harmonizatutako melodia herrikoia), “Gaudeamus Igitur”; Overtura de la “Música para los reales fuegos artificiales” (G. F. Haendel); “Rondeau” (Jean-Joseph Mourer), “Ospea eta Handitasuna” (Edward Elgar) eta “Trumpet Tune” (Henry Purcell).