Nafarroako Unibertsitate Publikoak hatuko ditu, bihar maiatzaren 26tik, asteartetik, aurrera, Estatistika eta Ikerketa Operatiboaren XXXV. Biltzar Nazionala eta Estatistika Publikoaren IX. Jardunaldiak, 320 ikertzaileren parte hartzearekin. Adituak Arrosadiko campuseko Sario eraikinean bilduko dira, eta "big data", datu-meatzaritza, bioestatistika eta bioinformatika, estatistika ofizialaren kalitatea, datu estatatistikoak zabaltzeko modu berria edo informazio geografikoaren sistemak bezalako gaiak aztertuko dituzte, besteak beste.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatistika eta Ikerketa Operatiboko Sailak antolatu du biltzar hau, SEIOren (Estatistika eta Ikerketa Operatiboaren Elkartea) eta hiru estatistika institutu ofizialaren laguntzarekin: Estatistikako Institutu Nazionala (INE), Nafarroako Estatistika Institutua (NEI) eta Estatistikaren Euskal Institutua (EUSTAT). Bilera zientifiko honek lau egun iraungo du, hau da, datorren ostirala maiatzaren 29ra arte, eta goizeko eta arratsaldeko saioak edukiko ditu.
Biltzarrean 254 lan zientifiko aurkeztuko dira, eta badu berrikuntza bat, hau da, bi saio Europako bi elkarte estatistikorekin batera egingo direla: Alemaniako Estatistika Elkartea (DStatG) eta Italiako Estatistika Elkartea (SIS). Topaketa hauen helburua da Europako elkarte estatistikoen arteko harremanak sendotzea, denak baitira Estatistika Elkarte Nazionalen Europako Batzako kideak (ingelesez, Federation of European National Statistical Societies –FENStatS-), 2011n sortua, SEIO kide fundatzaileetako bat dela.
Estatistika eta "big data" delakoa
Gainera, "big data" edo datu masiboei buruzko saio berezi bat antolatu da, eta saio horretan enpresen munduko eta irakaskuntzaren eremuko ordezkariak arituko dira. "Estatistika eta ikerketa operatiboa ezin dira gelditu gainera datorkigun datu-uholdearen analisitik kanpo -esan du Lola Ugarte Martínez NUPeko katedraduna eta Biltzarra antolatzeko Batzordearen burua denak, Ana Fernández Militino NUPeko katedradunarekin batera-. Uholde hau hain handia izango da, oso litekeena baita ezinbestekoa izatea informatikaren eremuko adituekin koalizio bat osatu behar izatea. Non geldituko diren datuen analisirako teknika klasikoak, hori aztertu beharreko gaia izango da".
Beste saio bat materialei eta estatistikari eskainiko zaie. NUPen sortu berri den Institute of Advanced Materials (INAMAT) institutuak babestuko du saio hori. Institutu hau material aurreratuen eremuan ezagutza sortzeko eta teknologiak garatzeko sortu zen. Material aurreratuei esker asko aurreratu da osasunean, energian eta ingurumenean.
Halaber, unibertsitatekoa ez den ikasgelako estatistikari buruzko mahai-inguru bat izango da, bigarren hezkuntzaren eta unibertsitatearen arteko harremanaren garrantzia azpimarratzeko, are gehiago LOMCEk (Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa) sartu duenean, lehen aldiz, estatistikari buruzko edukiak batxilergoko matematia irakasgaian. Bi hezkuntza mailetako irakasleek eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko adituek beren esperientziak kontatuko dituzte.
Nazioarteko hizlariak
Antolatzaileek estatistikaren eta ikerketa operatiboaren eremuan nor diren ikertzaileak gonbidatu dituzte osoko bilkuretan hitz egiteko: Jim Berger (Duke University, Estatu Batuak), Elena Fernández (Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa), Marc Genton (King Abdullah University of Science and Technology, Saudi Arabia) eta Michael Trick (Carnegie Mellon University, Estatu Batuak). Horietaz gain, estatistika ofizilean teknikari berezituak diren beste hauek ere mintzatuko dira: Miguel Ángel de Castro Puente (Estatistikako Institutu Nazionala) eta Maria João Zilhão (Statistics Portugal, Portugal), horiek gonbidatuta daudelako Estatistika Publikoari buruzko Jardunaldietan.
Biltzarreko programaren barruan Nafarroa eta bere hiriburua ezagutarazteko ekimenak ere badira, eta horretarako egun erdiko txango bat egingo da Orreagara, Iruñeko Udalak harrera ofiziala prestatuko du eta Udaletxeko plazan "txupinazo estatistiko" bat egingo da.