Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak datorren maiatzaren 11an, astelehenean, irekiko du 2015-16 ikasturtean Esperientziaren Gelan izena emateko epea. Titulu Bereki bat da, Giza eta Gizarte Zientzietako Diploma lortzeko bidea ematen duena, eta Arrosadiko eta Tuterako campusetan egin daitekeena. Arrosadiko campuseko ikaspostua eskatzeko epea maiatzaren 15ean bukatuko da. Tuterako campuseko ikaspostuen kasuan, aurrenskripzioa ez da beharrezkoa, eta matrikula irailaren 4ra arte egin daiteke.

Esperientziaren Gela 50 urte baino gehiago dituzten pertsonentzat da, eta era malgu eta orekatuan Giza eta Gizarte Zientzietan prestakuntza orotarikoa eskaintzea du helburu, populazio talde honen profil eta zirkunstantzia pertsonalei egokitzeko diseinatua. Aurreinskripzioa egiteko, ikasleak aukera eduki behar du astean hiru egunez eskolara joateko, gutxi gorabehera 10etatik 14etara bitarteko ordutegian.

Inskripzioa unibertsitatera agertuta egingo da edo Interneten bidez, Unibertsitatearen web orrian. Bertara agertuz ematen bada izena, agiriak jaso eta emateko ondoko toki hauek daude, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14.00ak arte: Iruñeko Esperientziaren Gela, Kultura Jardueren Bulegoan (Ikasgelategiko 019. ikasgela), eta Tuterako campusean, Tarazona etorbidea, z.g. Aurreinskripzioa gauzatzeko NANaren fotokopia bat aurkeztu behar da, eta dagokion inprimakia, aipatu web-orrialdearen bidez lortzen ahal dena.

Izena emateko epea amaitu ondoren Arrosadiko campusean 75 ikaspostu baino gehiago eskatu badira, hautaketa bat egingo da, eskatzaileen izen ematearen ordena kontuan hartuz. Bete gabeko ikaspostuak geldituz gero, 50 urtetik beherakoek egindako eskaerak aztertuko dira. Behin-behineko zerrenda maiatzaren 19an argitaratuko da Administrazio eta Zerbitzuetako eraikineko iragarki-oholean (Soforak) eta web-orrialdean.

Tuterako campusean tituluaren moduluak ez dira aldi berekoak. Ikasturte bakoitzean bat eskainiko da; beraz ikasleek denak egin ahalko dituzte lau urteko epeetan, eta prestakuntza berbera jasoko luke. Ikasle berriek 2015-2016 ikasturtean 2. modulua egingo dute.