Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Esperientziaren Gela

Hasiera > Esperientziaren Gela

Esperientziaren Gela
NUP Fundazioa. Sario eraikina. 0 modulua
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 97 32
Ver item previo de carrusel Ver item siguiente de carrusel

Lista de admisión y lista de espera provisionales

+ Jakitea

Ikusi egun-orduak eta ikasgelak

+ Jakitea

Bideoak

+ Jakitea

Maiz egiten diren galderak

+ Jakitea

Gaurko gizartearen aurrerapausoen ondorioz, eta aurreikuspenen arabera gertatuko diren aldaketa sozial eta demografikoak direla-eta, behar berrietara egokitu behar dira ezagupenak, eta desafio berriei aurre egiteko prestatu herritarrak. Jende askok, ordea, ezin izan du nahi beste ikasketa egin bere helburu eta desirak asetzeko, eta bada jendea lehendik duen prestakuntza osatzeko premia duena.

Horregatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, herritar orori jakintza eta kultura emateko tresna den aldetik —herritarren adina zeinahi dela ere—, aukera ematen die, duela 20 urte baino gehiago hasitako lanaren bideari jarraikiz, berrogeita hamar urtetik gorakoei Nafarroako Unibertsitate Publikoaren titulu bereki bat eskuratzeko Esperientziaren Gelaren prestakuntza-programaren bidez, baldin eta denbora aski badute ikasketek dakartzaten betebehar akademikoak betetzeko.

Esperientziaren Gelak Giza eta Gizarte Zientzietako Diploma eskaintzen du 2023-2024 ikasturtean, Iruñeko campusean. Diplomaren ikasketa-planak prestakuntza orokorra ematen du giza eta gizarte zientzietan modu malgu eta orekatuan, eta 50 urtetik gorakoen ezaugarriei eta egoera pertsonalei egokitua dago.

Egutegi administratiboan argitaratuko dira matrikula egiteko epeak eta prozedura.

 

Izena emateko epea (1 ikasmaila): 2023ko maiatzaren 15 eko 9:00etatik 2023ko maiatzaren 18ko 14:00etara Kredituak: 120 ECTS
Modalitatea: presentziala                         Norentzat: 50 urtetik gorako pertsonentzat
Jabintza arloa: diziplinartekoa Matrikularen prezioa (tasak barne)*: 641 €

Kontsultatu beste hobari eta salbuespen batzuk NUPeko Gizarte Kontseiluak ikasketa berekien prezio publikoei buruz hartutako erabakiak
*Prezio hauek ez ditu oraindik NUPeko Gizarte Kontseiluak onartu

Zuzendari akademikoa: José María Uribe Oyarbide Hizkuntza: gaztelania
2023-2024 ikasturtearen hasiera eta amaiera: 2023ko irailaren 5etik 2024ko ekainera Lanpostuak: 75
Titulua emateko gutxieneko pertsona kopurua: 61
Non: NUPeko ikasgelak Egun-orduak: asteartetik ostegunera, goizez