Hasiera > Esperientziaren Gela > Informazio gehiago > Maiz egiten diren galderak
Noiz eta nola egin behar dut aurreinskripzioa lehenbiziko mailarako?
Inskripzio-eskaera maiatzaren 9tik 13ra (14:00ak arte).
Prozesua Interneten bidez egin daiteke, gure webgunean dauden argibideen arabera, edo, bestela, aurrez aurre, 9:00etatik 14:00etara arte, Esperientziaren Gelak dituen bulegoetan (Sario eraikina. 0 modulua. 1. solairua)
Nola ESLEITZEN DIRA IKASPOSTUAK?
Eskaerak gehiago baldin badira ikaspostuak baino, ikaspostuak ZOZKETAZ esleituko dira.
Maiatzaren 18an, 11:00etan eginen da esleipena.
Aurreneko 75 pertsonak izanen dira onartuak. Gainerakoak itxarote zerrendan geldituko dira zenbakituak.
Bi modu izanen dira aukeran zozketari jarraitzeko:
Noiz eta non argitaratuko dira onartuen zerrenda eta itxarote zerrenda?
Maiatzaren 18an 12:00etatik aurrera argitaratuko dira Esperientziaren Gelaren bulegoetan, Fundazioan (Sario eraikinean), eta Esperientziaren Gelak duen webgunean.
Maiatzaren 20an 10:00etatik aurrera argitaratuko dira Esperientziaren Gelaren bulegoetan den informazio taulan, eta Esperientziaren Gelak duen webgunean.
Onartzen banaute, noiz egin behar dut matrikula?
Maiatzaren 23tik 28ra bitarte. Matrikula astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara arte egin behar da Esperientziaren Gelak duen bulegoan. Matrikula Interneten bidez ere egin daiteke, gure webgunean dauden argibideen arabera.
Zein da matrikula egiteko aurkeztu behar dudan dokumentazioa?
Bestela dokumentazio hori eskaneatu eta posta elektronikoz hona bidali:aula.experiencia@unavarra.es
Zein da ikasturtearen prezioa?
641 €, balio du ikasturte osoak, eta honela banakatzen da:
Nola ordainduko dut ikasturtearen zenbatekoa?
Ordainketa bakar bat egin dezakezu edo ordainketa zatikatua.
Ordainketa zatikatua egiten baduzu, honela ordainduko duzu:
Zenbatgarren ordainketa |
1. ordainketa |
2. ordainketa |
3. ordainketa |
4. ordainketa |
Zenbatekoa |
256,4€ |
128,2€ |
128,2€ |
128,2€ |
Ordainketaren % |
Guztira denaren % 40. |
Guztira denaren % 20. |
Guztira denaren % 20. |
Guztira denaren % 20. |
Matrikula aurrez aurre egiten dutenei abonu agiria edo ordainketa gutuna eskura emanen zaie eta posta elektronikoz bidaliko zaie. Online egiten dutenei posta elektronikoz bidaliko zaie.
Ba al da matrikula ordaintzeko salbuespenik edo murrizketarik?
Bai, Hauek dira:
1. FAMILIA UGARI ARRUNTENTZAT (3 seme-alaba edo gehiago dituztenentzat)
2. FAMILIA UGARI BEREZIENTZAT (5 seme-alaba edo gehiago dituztenentzat)
3. DESGAITASUNEN BAT DUTENENTZAT
4. TERRORISMOAREN BIKTIMENTZAT
5. GENERO INDARKERIAREN BIKTIMENTZAT
Noiz hasiko da ikasturtea?
Irailaren 6an. Eskolak asteartetik ostegunera bitartean izanen dira, 18:00etatik 14:00etara arte.
Norekin hitz egin zalantzaren bat izanez gero?
Belén Recalde Eseverri
Helbide elektronikoa: aula.experiencia@unavarra.es
Telefonoa: 948 16 97 32
NUP Fundazioa, Sario eraikina, 0. modulua Arrosadiko campusa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
31006 Iruñea