Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak astelehen honetan, martxoak 30, ireki du epea 2015-16 ikasturtean emango dituen hogei masterretarako lehen aurreinskripzioa egiteko. Aurreinskripzioa Interneten bidez egin daiteke maiatzaren 7ra arte, eta matrikula ekainaren 1 eta 2an egingo da.

Eskaintzaren barruan unibertsitateko bi graduondoko berri daude. Lehenengoa da Unibertsitate Masterra Geografiari buruzko Informazio Sistemetan eta Teledetekzioan. Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak eskaintzen du, eta informe geoespazialaren kudeaketan, analisian eta prozesatzean interesatuta daudenei zuzenduta dago.

Hurrengo ikasturtetik aurrera NUPen emango den bigarren masterra unibertsitateartekoa da: Unibertsitate Masterra Ingurumen Nanoteknologian. Zaragozako eta Lleidako unibertsitateekin batera ematen da. Bi kasuetan, ikastegi koordinatzaileek ezartzen dute inskripzio epea, eta  NUPen web-ean dago kontsultatzeko.

Lehenengo matrikula

Masterretan aurreinskripzioa egiteko orain ireki den lehen epea maiatzaren 7an amaituko da. Onartutakoen zerrenda maiatzaren 22an argitaratuko da, eta matrikula ekainaren 1 eta 2an egingo da. Nafarroako Unibertsitate Publikoak aurreinskripziorako bigarren epea irekiko du ekainaren 15etik uztailaren 31ra arte. Kasu honetan, onartutakoen behin-behineko zerrenda irailaren 8an jakingo da, eta matrikula irailaren 14tik 16rako programatu da.

Ikaspostu hutsak dauzkaten masterretan, beste aurreinskripzio epe bat irekiko da titulazio bakoitzeko irakaskuntza zuzendaritzaren baimenarekin. Hirugarren txanda horretako aurreinskripzio epea irailaren 28tik urriaren 9ra egingo da. Bestalde, beren master ikasketak aurreko urteetan hasi zituzten ikasleek irailaren 14tik 16ra egin behar dute matrikula. Azkenik, master amaierako lanean matrikula egiteko epea 2016ko apirilaren 5ean bukatuko da.