Joan eduki nagusira

zoom Alicia Chicharro.

Alicia Chicharro.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Sodepaz GKEak udako ikastaro bat antolatu dute, eta bertan, Palestina eta Israelen arteko gatazka aztertuko da Nazioarteko Zuzenbidearen ikuspuntutik. Ikastaro honetan eztabaidatuko diren gaien artean daude azken gerraren ondorioak Gazan, palestinar presoen egoera, bi estatu sortzeko ezintasuna, eta israeldar naziotasuna duen populazioaren bazterketa. "Palestina/Israel: justizian oinarritutako bake baterako bideen bila" da ikastaroaren izenburua, eta irailaren 3tik aurrera egingo da Iruñeko Kondestablearen jauregian.

Ikastaroan parte hartuko dute gatazka honetan adituak diren zenbait lagunek: Sahar Francis, israeldar espetxeetan preso eta atxiloturik daudenei laguntzeko Addameer palestinar erakundearen zuzendaria; Michel Warchasky, Alternative Information Center kontrainformaziorako eta analisi politikorako erakunde israeldarraren zuzendarikidea. Zuzendaritza NUPeko Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak irakasgaiaren irakasle Alicia Chicharroren esku dago, eta aurkezpen ekitaldian egon da Xabier Agirregabiria, Sodepaz GKEren Euskadiko eta Nafarroako eleduna.

zoom Michel Warchasky.

Michel Warchasky.

Jardunari hasiera eman dio José Abu Tarbush La Lagunako Unibertsitateko Soziologiako irakasle titularrak, eta "Bakerako elkarrizketen porrota eta Palestinaren estatus berria NBEn" izenburuko hitzaldia emango du. Ondoren, Sahar Francis, Addameer palestinar erakundearen zuzendariak, hitzaldi batean azaldu du palestinar presoen egoera Israelgo espetxeetan. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Michel Warchasky, Alternative Information Centerreko zuzendarikidea, “Palestinan bi estatu gauzatzeko irtenbidearen ezintasuna” gaiari buruz mintzatuko da.

Egitaraua bihar, irailak 4, ostegunean, osatuko da, beste hiru hitzaldirekin. Lehenengoa Rafael Escudero Alday, Madrilgo Carlos III Unibertsitatean Zuzenbidearen Filosofiako irakasleak emango du, eta “Eskubideak harresiaren itzalpean” izango du mintzagai. Ondoren, israeldar naziotasuna duten palestinarren bazterketa izango da eztabaidatuko den gaia. Hitzaldi hau emango du Isaías Barreñada, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak Saileko irakasleak. Ikastaroa bukatzeko, “Gizarte zibilaren erronkak eta ekimenak Apartheidaren aurka” izeneko hitzaldia emango du Lidón Soriano, unibertsitateko irakasle eta Komite Internazionalistak (KI) erakundeko eta RESCOP Palestinaren okupazioaren aurkako sare solidarioko ekintzaile denak.
zoom Ikastaroko entzulegoa.

Ikastaroko entzulegoa.


 
zoom Sahar Francis.

Sahar Francis.