Mapa kontzeptualen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileraren bidezko ikaskuntza esanguratsuan oinarritu du bere doktoretza-tesia Jorge Veloz Ortizek. Zehazki, Informatika Ingeniaritzako hiru ikasle taldetan ezarri du eredua. Ikasleek 19 urtetik 22 urtera bitarteko adina dute. "Frogatu dugu irakaskuntza-metodo horrek arrakasta duela ingeniaritzetako arlo abstraktu eta konplexuetan, ez gaindituen kopuru handia zutenetan, eta emaitzak oso onak izan dira".
Honako hau da Jorge Velozen doktoretza-tesiaren izenburua: “Aprendizaje significativo usando mapas conceptuales y TIC’s estimulando la colaboración de pares en el área de informática del Instituto Politécnico Nacional de México”. Fermín González García NUPeko Psikologia eta Pedagogia Saileko irakasle titularrak zuzendu du, eta bikain cum laude. kalifikazioa lortu du.
Ez gaindituen kopuru handiak, ikasleek ikasketak uzteak, eta irakasgaiak karreraren curriculumarekin duen lotura ez ezagutzeak bultzatu zuten Jorge Veloz bere ikerketa Institutu Politekniko Nazionaleko ikasle talde zehatz batean aplikatzera (hiru ikasgela, bakoitza 21 ikaslekoa). "Akats kontzeptualen bilaketan, mapa kontzeptualen, teknologia berrien erabileran eta ikasleen arteko lanean oinarritutako estrategia bat aplikatu genuen, eta pixkanaka taldeko kide guztien arteko lankidetza bat lortu genuen, neurri handi batean kideek beraiek arautua eta antolatua".
Ez gainditu bakar bat ere ez ia
Lortutako emaitzen artean, ikertzaile honek lorpen hauek nabarmendu ditu: "ezagutza homogeneoak, motibazio handia, ez gainditu bakar bat ere ez ia, ikasketa-uzterik ez eta materialak curriculumeko irakasgaiekin duen harremanaren ulermena".
Mapa kontzeptualak egiteko software informatiko espezifiko bat erabiltzeaz gain, lana osatu zen taldeko jarduerekin eta IKT tresnen laguntzarekin, hala nola blog baten sorrera, eta wikien, sare sozialen eta berehalako mezularitza. “Irakasle gisa —azaldu du ikertzaileak— behartuak gaude gure eguneroko lanean erabiltzera, eta hori egitea gomendatzen dugu, baldin eta curriculuma eta irakasgaiaren programa baztertzen ez badira”.
Jorge Veloz Ortiz Culhuacaneko Ingeniaritza Mekanikoko Goi Mailako Eskolako, Mexikoko Institutu Politekniko Nazionala (IPN), irakaslea da, eta bertan Konputazio Ingeniaritzako gradu ikasketetan irakasgaiak ematen ditu. Elektrizitate eta Mekanika Ingeniaria da Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan (UNAM), Informatika Masterra ikasi zuen unibertsitate horretan eta Konputazioaren Zientzietako Masterra IPNko Konputazioko Ikerketa Zentroan. Ikaskuntza esanguratsuari buruzko hitzaldiak eman eta lanak argitaratu ditu nazioko eta nazioarteko hainbat forotan. Bere intereseko arloa informatikako didaktika da, eta teknologiaren erabilera egokia hurbiltzea bai haurrei, bai nagusiei.