Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak ostiral honetan, abuztuaren 1ean, irekiko du matrikula heldu den 2014-15 ikasturterako. Ikasturtea irailaren 16an hasiko da eta datorren urteko ekainean bukatuko da. Matrikula egiteko aukera dago irailaren 5era arte Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegiaren webgunearen bidez.

Ingelesa, frantsesa, alemana eta atzerritarrentzako espainiera hizkuntzak ikasteko ikastaroak eskaintzen dira. Gainera, Unibertsitatean ingelesezko azterketa ofizialak prestatzeko lantegiak eta atzerritarrentzako espainiera ikastaroak ere ematen dira. Prestakuntza eskaintza osatzen da udako ikastaro trinkoekin. Ikasturte honetan, abuztuaren 4an hasiko da, eta matrikula zabalik dago oraindik.

Ikastaroen tipologia egokitu egiten da unibertsitateko komunitatean dauden taldeen hizkuntza-prestakuntza beharretara. Ikastaroen diseinuak aukera eman nahi du bakoitzak bere neurri, behar eta mailara egokiturik hizkuntza ikasteko, eta metodoek komunikazioa eta parte hartzea errazten dute, eta, azken batean, hizkuntza gaitasunean benetan aurrera egitea.

Unibertsitate komunitateko kideek (gradu edo graduondoko ikasleek, irakasle eta ikertzaileek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek), NUPeko tituludunek (ikasle ohiek) eta Unibertsitatekoak ez diren pertsonek ikas dezakete Ikastegian. Alumni Programan izena emanda dauden ikasle ohiek eta Unibertsitatearen adiskideek deskontu bereziak edukiko dituzte ikastaro hauek egiteko.

Hizkuntza bat ikasi nahi duten eta ikastegian sartu berri direnek, eta aldez aurretiko ezagutzak dituztenek, beren maila egiaztatu beharko dute egiaztapen ofizial baten bidez, edo bestela proba bat egin beharko dute Ikastegian (Sario eraikina). Proba horiek 9:00etatik 14:00etara egiten dira, hamar euro ordaindu behar dira, eta probarako izena eman denetik, hiruhilabeteko epean hizkuntza horretako ikastaro batean matrikulatzen direnei itzuli egingo zaie proba egiteko ordaindu duten dirua.

Ikastaro horiei buruzko informazio guztia eskuratzeko, jo ezazu Hizkuntza Ikastegiaren web-orrialdera, 948 16 9791 telefonora edo posta honetara: centro.idiomas@unavarra.es.