Joan eduki nagusira

zoom Campus Music 2013ko kontzertuaren irudi bat

Campus Music 2013ko kontzertuaren irudi bat

Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2014ko Sormen Sarietarako deialdia egin du. Sariketa horren xedea da unibertsitate komunitateko jarduera artistiko eta kulturala hainbat eremu artistiko eta kulturaletan sustatzea eta hedatzea. Unibertsitate Proiekziorako Errektoreordetzak sustatzen du lehiaketa, eta sei sail biltzen ditu: poesia gaztelaniaz eta euskaraz, narratiba gaztelaniaz eta euskaraz, argazkigintza eta Campus Music. Lanak aurkezteko epea heldu den urriaren 30ean bukatzen da.

Sormen Sariak irekita daude Nafarroako Unibertsitate Publikoko kideentzat; hau da: 2014an titulazio ofizialetan matrikulatuta dauden ikasleentzat, irakasle eta ikertzaileentzat, administrazio eta zerbitzuetako langileentzat, ikasle ohientzako Alumni programako kideentzat, eta, halaber, Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko, Unibertsitateak eskaintzen dituen titulu berekietako, Esperientziaren Gelako, eta Praktika Juridikoko Eskolako ikasleentzat. Azken bost urteetako deialdiren batean sarituak izan direnek, ezin dute sarituak izan diren modalitate horretan edo horietan aurkeztu.

Sail bakoitzean 500 euro banatuko dira; 300 irabazlearentzat, eta 200 bigarren sailkatzen denarentzat, Campus Music sailean izan ezik. Kasu honetan, 1.000 eta 500 euroko sariak ezarri dira lehen eta bigarren sailkatzen diren teldeentzat.

Poesia lehiaketan parte hartzen dutenentzako oinarrietan ezarrita dago parte-hartzaileek argitaratu gabeko lan jatorrizkoak aurkeztu behar dituztela, hiru poesia multzotan, bakoitza gutxienez 14 bertsotakoa, eta gehienez 50ekoa. Narratiba lehiaketen kasuan, lanek, era berean, jatorrizkoak izan behar dute, 3 foliotik gorakoak eta 20 foliotik beherakoak.

Argazki lehiaketaren gaia librea da. Irudiak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira, kolorez edo, bestela, zuri-beltzez eta, gehienez ere, 30 x 40 cm-ko neurrikoak. Lehiakide bakoitzak hiru argazki aurkezteko aukera du, gehienez.

Azkenik, Campus Music sailean solistek eta taldeek parte hartu ahalko dute (aurkezpena egiteko unean, gutxienez kideetatik bat unibertsitate komunitateko kide izan behar da) eta emanaldia, jendearentzako ekitaldi irekian egingo da, azaroan edo abenduan ikasgelategiko kafetegian. Talde bakoitzaren emanaldia gutxienez ere 15 minutukoa eta gehienez ere 30 minutukoa izango da. Parte-hartzaile kopuruaren arabera, epaimahaiak beretzat gordetzen du lehiaketa aldian parte hartuko duten lehiakideen aldez aurreko hautaketa egiteko eskubidea, aurkezten dituzten grabazio edo maketetan oinarrituta. Talde irabazleak kontzertua eman beharko du 2014-15 ikasturtean, Unibertsitateak erabakiko dituen egun-ordu eta tokian.

Oinarri guztiak Unibertsitatearen webgunean daude kontsultatzeko, edo, bestela, Kultura Jardueren Bulegoan (Ikasgelategiko 019. ikasgelan) jasotzeko. Lanak aurkezteko tokiak eta epea: Unibertsitateko Erregistro Orokorrak, Iruñeko eta Tuterako campusetan, heldu den urriaren 30eko, osteguna, 14:30ak baino lehen.