Joan eduki nagusira

zoom Lagun talde bat Pablo Salaberriren monologoa entzuten.

Lagun talde bat Pablo Salaberriren monologoa entzuten.

Ia 200 pertsonak parte hartu zuten ostiral honetan, maiatzaren 23an, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasle Ohien I. Topaketan. Ekitaldia Arrosadiko campuseko Sario eraikinean egin zen, eta bertan Julio Lafuente Unibertsitateko errektorea, Paloma Vírseda Ikasleen Gaietarako eta Enpleguko errektoreordea, eta instituzioko Eskolako zuzendari eta Fakultateko dekano guztiak egon ziren.

Ikasle Ohien I. Topaketako ekitaldiaren buru izan zen Pablo Salaberri aktore iruindarra, NUPen Telekomunikazio Ingeniari tituluduna 2000. urtean eta Azkoyen enpresako I+G+i arloko langile dena. Jaia 19:00etan hasi zen errektorearen parte hartzearekin, non "zuen etxea den honetara" esanez harrera egin baitzien bertaratuei. Julio Lafuentek azaldu zien Unibertsitateak eginkizun ugari garatzen dituela, eta azken batean, eginkizun horiek batean biltzen direla. "Unibertsitateak gizarteari erantzun behar dio jakintza sortu eta bestetaratzeari dagokionez", azaldu zuen errektoreak, eta gehitu zuen NUPeko historian ikasgeletatik pasatu diren 30.000 pertsonatik gora direla jakintza horren hartzaileak, eta hori gizarteari itzultzeko arduradunak.

Bestalde, Paloma Vírseda Ikasleen Gaietarako eta Enpleguko errektoreordeak, azaldu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Adiskideen eta Ikasle Ohien Alumni Programa 2002. urtean sortu zela ikasle ohien, NUPen, eta gizartearen arteko harremanak sustatzeko eta errazteko xedez. Vírsedak erantsi zuen Unibertsitateak modu askotara lagundu ahal diela bere ikasle ohiei, eta beraiei ere eskatu zien laguntzeko instituzioari.


Antzerkia, musika eta photocall

Ongietorri instituzional horren ondoren, Unibertsitateko Abesbatzak “Gaudeamus igitur” himnoa abestu zuen, eta NUPeko Antzerki Taldeko kide diren hiru ikaslek, umore doinuan, ikasleen graduazioko diskurtsoak nolakoak ziren gogorarazi zieten bertaratu guztiei. Pablo Salaberri berak ere keinu bat egin zion iraganari, Unibertsitatean bere eskolako lehen eguna, arratsaldeak ikasten Liburutegian, edo Unibertsitateko Karpako jaiak gogorarazten zituen monologo baten bidez.

Ekitaldia bukatzeko, aperitibo informal bat eman zen, eta 2006. urtean sortutako Iruñeko “El Desagüe” taldeak kontzertu bat eman zuen. Taldeak laurogeigarren urteetako espainiar taldeen abesti entzutetsuenen bertsioak egiten ditu, gehienbat. Topaketara etorri ziren ikasle taldeetako asko aretoan jarri zen photocall instalazioaz baliatu zen beren ikaskide ohiekin batera argazkiak ateratzeko.

Ikasle ohien lehen topaketa honen babesleak Gabinete A3 asesores consultores SA eta Nafarroako Rural Kutxa izan ziren, eta laguntzaileak, berriz, Reyno Gourmet, Gráficas Ulzama, Bodega del Jardín eta Bodega Hermanos Úriz Indurain.
 

Errektorea, bere mintzaldian. Errektorea, bere mintzaldian.
Jaia aperitiboaren unean. Jaia aperitiboaren unean.
El Desagüe taldearen kontzertua. El Desagüe taldearen kontzertua.
Pablo Salaberri bere monologoa interpretatzen. Pablo Salaberri bere monologoa interpretatzen.
Topaketa aperitiboaren unean. Topaketa aperitiboaren unean.
Ikasle ohien talde bat photocall instalazioan jarrita. Ikasle ohien talde bat photocall instalazioan jarrita.
Lau ikasle ohi txantxetan mikrofono batekin photocall instalazioan. Lau ikasle ohi txantxetan mikrofono batekin photocall instalazioan.
NUPeko Antzerki Taldeko hiru kideak. NUPeko Antzerki Taldeko hiru kideak.
Topaketara bertaratutakoak. Topaketara bertaratutakoak.
1 / 2
I Encuentro de Antiguos Alumnos