José Francisco Alenza García Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Zuzenbide Publikoko Saileko irakasleak Oxfordeko Unibertsitateko All Souls College-n parte hartu du lurrazpitik energia erauzteko modu berrien araubide juridikoari buruzko mintegi batean. "Energy underground: Energy Law and transformational change" izenburuko mintegi horretan International Bar Association (IBA) munduan nazioarteko abokatuen elkarte garrantzitsuena denaren Energiaren Zuzenbide, Ingurumen eta Baliabide Natural eta azpiegitura Ataleko (AGG) Talde Akademiko Aholkulariko kideek egin duten liburuaren ondorio nagusietako batzuk aurkeztu ziren. Liburuaren izenburua “The law energy underground” da eta José Francisco Alenzak haren kapitulu bat idazten parte hartu du. Bertan karbono dioxidoaren metatze geologikoaren araubide juridikoa aztertzen da.
Talde akademiko honek bi urtean behin txosten monografiko bat prestatzen du, eta oraingo honetan Oxford University Press taldeak argitaratu du. Liburuan gaurkotasun handiko gaiak aztertzen dira, esaterako, nola arautzen den herrialde desberdinetan (fracking) gasa erauzteko fraktura hidraulikoa, karbono dioxidoaren metatze geologikoa, energía geotermala edo lurrazpiko energia baliabideen jabetza. Liburua IBAren Biltzarrean aurkeztu zen, Berlinen, maiatzaren 28tik 30era, eta berrogeita hamar herrialdetik gorako 200 hizlaritik gora bildu ziren bertan.
José Francisco Alenza irakasleak, Iñigo del Guayo, Almeriako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko katedradunarekin lankidetzan egin duen kapituluak karbono dioxidoaren metatze geologikoaren araubide juridikoa aztertzen du (Spain's approach to new technologies: from underground structures to carbon dioxido storage). Aldaketa klimatikoaren aurkako jarduera honi buruz badago zuzentarau bat eta lege bat Espainian.
Bi arauok arautzen dituzte ikerketa baimenak eta karbono dioxidoa metatzeko lekuen esleipenak, baita metatzetik erator zitekeen esleipendunaren erantzukizuna ere eta erantzukizun horren transferentzia Administrazio Publikoari, ixten denetik 20 urtetara.