Joan eduki nagusira

zoom Lehiakide bat jardunean, joan den urteko edizioan

Lehiakide bat jardunean, joan den urteko edizioan

Posiblea al da ongizate estatuati eustea Europar Batasunean? Hauxe da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren XIII. Eztabaida Ligan parte hartuko dutenek erantzun beharreko galdera, martxoaren 12 eta 13an. Irabazleak aukera izango du NUPen ordezkaria izateko Gasteizen G-9 Taldeko VI. Eztabaida Ligan, Euskal Herriko Unibertsitateko campusean, apirilaren 2tik 4ra. Lehiaketa honetan izena emateko epea ostiral honetan, martxoaren 7an, amaituko da, eta lehiaketaren oinarriak eta izena emateko orria hemen daude eskuragarri: http://www.unavarra.es/cultura/

NUPeko Unibertsitateko Eztabaida Liga Unibertsitate Proiekzioko Errektoreordetzak antolatzen du eta Nafarroako Parlamentuaren lankidetza dauka. Talde garaileak 700 euroko saria izango du, bigarrenak 500ekoa eta hirugarrenak 300ekoa. Gainera, txapelketan Joaquín Pascal saria emango diote hizlari hoberenari.

Liga hau Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2013-14 ikasturtean ikasketa ofizialetan matrikulatuta dauden ikasleentzat da. Lehiakideek izena eman ahalko dute elkarrekin, eztabaida-talde osatua bezala, edo banaka, izena banaka eman duten beste hainbat lagunekin batera eztabaida-taldea osatzeko.

Jarrera zozketaren bidez hartuko da

Eztabaidetan parte hartzen duten taldeek aurkako jarrerak defendituko dituzte: talde batek aldeko jarrera izango du eta eta beste taldeak aurkakoa, baina defenditu behar duten jarrera zozketaz erabakiko da eztabaida egin baino minutu batzuk lehenago. Eztabaidak 34 minutuko iraupena izango du. Talde bakoitzak hasierako azalpena egiteko txanda izango du (4 minutu), bi txanda eztabaidarako (5 minutu bakoitzean) eta 3 minutu ondorioak azaltzeko.

Puntuazioa emateko garaian, epaimahaiak kontuan hartuko ditu ezaugarri hauek: aitzin-predikua dirdaitsua izatea, epilogoa pisuzkoa, argudioen kalitatea, erabilitako dokumentazioaren zorroztasuna, erantzuteko gaitasuna, espazioaren eta denboraren erabilera, talde-lana, hizkera bariatua eta egokia eta ahozko zein keinuzko elokuentzia. Taldeek gutxienez hiru kide eta gehienez bost kide edukiko dituzte. Haietako bat taldeburua izango da.

Ekimen honen helburua da Unibertsitateko ikasleen artean jendaurreko elkarrizketa eta ideien alderaketa sustatzea, betiere, elkarbizitzan trebatzeko eta norberak dituen trebetasunak garatzeko. Lehiaketa honetan parte hartzen duten ikasle guztiek hautaketa libreko kreditu bat edo 0,5 ECTS kreditu jasoko dute. Bestalde, irabazten duen taldeko kideek hautaketa libreko 2 kreditu edo 1 ECTS kreditu jasoko dute.