Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasletzako 25 graduatuk lortu dute Elizaren Baimen Akademikoa (EBA), hau da, haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan erlijio irakasleak izateko gaitzen dituen egiaztagiria. Titulua emateko ekitaldia Sario eraikineko 04. ikasgela erantsian izan da. Ekitaldian buru izan ziren Eloísa Ramírez Unibertsitate Proiekziorako errektoreordea, eta Francisco Pérez Iruñeko artzapezpikua eta Tuterako apezpikua. Ekitaldian egon ziren, baita ere, Juan Carlos Elizalde eta David Galarza, erlijio irakasgaiaren irakasleak, eta Abel Arrieta, Irakaskuntzarako gotzain-ordezkaria.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak, 1994-1995 ikasturtetik, nahi duten Irakasletzako ikasleek Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako erlijioa irakasgaia eman ahal izateko prestatzeko beharrezkoa den kreditu kopurua eskaintzen du. Ikasturte hauetan 370 baino gehiago dira Unibertsitateak prestatu dituen erlijio irakasleak, Espainiako Gotzain Konferentziak ematen duen Elizaren Baimen Akademikoa lortu dutenak.
Honako hauek dira egiaztagiria lortu duten ikasleak: Alba Armendáriz Etayo, Jennifer Altimaverez Fernández, Natalia Alegría Leache, Marina Aranguren Lacunza, Paula Aguado Paz, Maite Arilla Rasines, Maite Berruezo Aldunate, Ainhoa Castiella Sanz, Diana Cebrián Esteban, Maite Elizalde Arbilla, Estrella Fraile Sesma, Paola García Aznar, Cristina Goñi Urra, Carolina Jiménez Sánchez, Ana Jiménez Ruiz, Laura Linde Alfaro, Raquel Luqui Arilla, Iñaki Mindeguía Pérez de Obanos, Laura Navarro Domínguez, Alicia Otamendi Lezaun, Jennifer Ostívar Castillo, María Pagola Biurrun, Thalia Pascual Aguirre, Marina Pinedo Gárriz eta Cristina Remolina Gorría.